Edukira zuzenean joan

Juan Muñoz. Atzera begirakoa

hezkuntza-edukia

Soinudun poesiaren aukerak eta Dadaismoa

Izenburua:
Soinudun poesiaren aukerak eta Dadaismoa
Erakusketa:
Juan Muñoz. Atzera begirakoa
Gaiak:
Artea eta musika | Artearen historia | Soinua | Poesia | Marcel Duchamp | Erik Satie | Hugo Ball | Kurt Schwitters
Mugimendu artistikoak:
Dadaismoa
Artelan motak:
Performance | Pintura

1913 Marcel Duchamp artista frantziarrak bere Emaztegaia bere Ezkongabeek biluzik jarria, oraindik (Beira Handia) [La Mariée mise à nu par les célibataires, même (Le Grand Verre)] sortu zituen, zorian oinarritutako ausazko konposizio‑teknikaren aitzindari diren musika‑performanceak.

1914 Erik Satie musikagile frantziarra musika kontzeptuala edo bisuala deitzen duguna egiten hasi zen Udare itxurako konposizioa lanarekin edo Le bain de mer-ko olatu itxurako musikarekin.

1916 Dadaisten lehen bilera Hugo Ball poeta alemanak sortutako Cabaret Voltaire-n. Ball-ek antipoesia sortu zuen, ahozko soinu garbietan eta hitzek sortzen duten emozioa funtsean duen komunikazioan oinarritzen dena.

1932 Kurt Schwitters poeta alemanak Ursonate bere poesia fonetiko handinahiena idatzi zuen partitura itxurarekin, Merz bere aldizkarian.