Edukira zuzenean joan

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat

katalogoa

[Mabi Revuelta-ren idatzia]

Mabi Revuelta

Izenburua:
[Mabi Revuelta-ren idatzia]
Egilea:
Mabi Revuelta
Argitalpena:
Nafarroa: Industrias Gráficas Castuera, 2000
Neurriak:
34 x 23,5 cm
Orrialdeak:
368
ISBN:
84-95216-08-6
Lege gordailua:
NA 905-2000
Erakusketa:
Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Artea eta pertzepzioa | Ingurunea eta natura

Esne-gozokia (Dulce de leche), 1999
Altzairu herdoilgaitza eta mohairra
Bi pieza, 80 x 60 x 60 cm bakoitza; guztizko neurri aldakorrak
Artistaren bilduma

Maitasunaren anatomia (Anatomía del amor), 1999
Tinta paper gainean
Hiru pieza, 800 x 100 cm bakoitza; guztizko neurri aldakorrak
Artistaren bilduma

Medusa-ren kiribilak (Rizos de Medusa), 1999
Burdinurtua, brontzea zilar bainuarekin, oihala, larrua, portzelana esmaltatua, mohairra eta ostruka-lumak
Kokapenaren araberako neurriak
Artistaren bilduma

 

"Ikustea eta entzutea dira bizitzak dituen gauza noble bakarrak. Gainerako sentimenak plebeioak eta haragikoiak dira. Aristokrazia bakarra ezer ere ez ukitzea da. Ez hurbiltzea: horixe da aitoren seme izatea", Pessoa.

Edozein larruazal arreta handirik jarri gabe laztantzeak ileak edo adatsa deitzen diegun harizpi batzuen banaketa adierazten du, gutxi gorabeherako lodiera duten zonen arabera. Horien kokapen topografikoak, luzerak eta ezaugarriek ileari dagokion espeziea, eta bereziki gizakiarena den ala ez den zehazten dute. Ileaz hitz egiteak animaliarengana gehiago hurbiltzea ematen duen arren: piztiak dira ilajea harro erakusten dutenak, gizakiok gorputzean zehar banatutako biloa dugun bitartean, baita adatsa ere buruan kokatzen denean. Zalantzarik gabe, izaki kulturalak aurkitu ahal izan dituen termino poetikoenak dira azken horiek, bere izatearen ezaugarri basatiei ere uko egiteko.

Ukimenaren esperientzia pultsio erotikoari oso lotua agertzen da. Irudimenetik fetitxearen merkatura, kontsumoaren erakusleihoek berriro ere gure itxura asmatzera gonbidatzen gaituzte, botak, oinetakoak eta bestelako osagaiak animaliaren aztarna bihurtzen dituzten estaldura epidermikoen bidez. Asfaltotik birsortutako hurbilketa kulturalak dira, begirada luxuaren azokan finkatuta dagoelarik. Espazio mestizo eta kezkagarriak, non arrisku dosi handiak eta plazerraren eta sedukzioaren objektuarekiko erakargarritasuna sorrarazten baitiren. Erotismoa eta indar gordina erlazionatzeko ahalbidetik bistaratzen diren lekuak. Maitasuna eta biolentzia dira istorio honen protagonistak. Beraz nork egin diezaioke uko Bengalako tigrea bezalako katu bat ukitzeko tentazioari, deabru arraiatu edo pinportaduna, zoologikoko burdinesien artean ere giza haragiaren zaporea ahazten ez duena?

Itxura berak, portaera berberak. Zebraren antzera urkoloreak sortzen dituzten izarak samintasunez oroitzen ditut, eta nire leopardozko oinetakoak ere biziki maite ditut; azken finean, larruazal batek bestea jazten du. Mozorrotu egiten du.

1999ko abendua

[Itzultzailea: BITEZ, S. L.]