Edukira zuzenean joan

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat

katalogoa

Francisco Ruiz de Infante

Guggenheim Bilbao Museoa

Izenburua:
Francisco Ruiz de Infante
Egilea:
Guggenheim Bilbao Museoa
Argitalpena:
Nafarroa: Industrias Gráficas Castuera, 2000
Neurriak:
34 x 23,5 cm
Orrialdeak:
368
ISBN:
84-95216-08-6
Lege gordailua:
NA 905-2000
Erakusketa:
Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat
Gaiak:
Gizakia | Artea eta musika | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak | Beldurra | Indarkeria | Komunikazioa
Artelan motak:
Bideoa | Ikus-entzunezkoa | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Ruiz de Infante, Francisco

Gasteizen (Euskal Herrian) jaio zen 1966an. Parisen, Estrasburgon eta Auberiven artean (Frantzia) bizi da eta lan egiten du.

- Bere lanak zenbait bide artistiko jorratzen ditu: arte plastikoak, literatura, musika eta, aspaldigabe, eszenaratzea (Loïc Touzé koreografoarekin batera izandako bere azken bi esperientziak –Un bloque eta Si hubiera lugar lanak– azpimarratu behar dira, bai eta Hannover 2000rako Artesonado izeneko proiektu musikalaren prestaketa ere –uztailean estreinatu beharrekoa–, Fátima Miranda-ren lankidetzaz).

- Bere ikus-entzunezko instalazioak (azken urteotan izan duen laneko eremu nagusia) hainbat gairi buruzko gogoetan oinarrituta sortzen dira: adoleszentzia, komunikazioa, beldurra eta indarkeria, esate baterako. Modu ezegonkorrean eta ahulean eraikitzen dira ikusleak “bertan bizi behar direneko lurralde iragankorrak” sortzeko, fisikoki zein intelektualki.

- Bere erakusketa garrantzitsuenen artean ondokoak azpimarra daitezke: El reformatorio (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril, eta Maison de L’Image, Geneva, 1992), Los paseos nocturnos (Manifestation 2, Paris, 1994) eta Los sonidos de la supervivencia (La Ferme de Buisson, Noisiel-Paris, 1997), Simuladores de vuelo (Ujazdowski Castle, Varsovia, 1998) eta Mixing the Air (Sabotage) (Bienal Site Sante Fe, USA, 1999) erakusketa-ibilbideak. Feria ARCO’00ren eremuan (2000ko otsailaren 9/17, Madril) pieza bat egin zuen «Project Rooms» izenekoen testuinguruan. Tximistaz Zauritutako Dorrea. Ezinezkoa Helburutzat (Guggenheim Bilbao Museoa, 2000) erakusketan parte hartu du. Beste hainbat lekuk ere bere obrak produzitu dituzte: Amsterdameko Stedelijk Museumek, Bonneko Kunsthallek, Mexikoko Carrillo Gil Museoak eta abar.

- Bere bideografia zabalak nazioarteko eragin handia izan du eta hainbat sari ere jaso ditu, eta horien artean Montrealeko Festival du Nouveau Cinéma (1993) ekitaldian jasotakoa azpimarra genezake. Los lobos (1995) film luzea eta Las cosas simples (1993), El juicio (1991) y Hacia el agua (1988) film laburrak ere azpimarra daitezke.

- Bere argitalpenik garrantzitsuenak Centro de tránsito para adolescentes (1992), Los hermanos de Pinocho (1994) eta Lecciones de supervivencia (2000) dira.

Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu www.artgates.com.

[Itzulpena: BITEZ, S. L.]