katalogoa
Infinitua
Yayoi Kusama
- Izenburua:
- Infinitua
- Egilea:
- Yayoi Kusama
- Argitalpena:
- Bilbao: Guggenheim Bilbao Museoa, 2023
- Neurriak:
- 20 x 28 cm
- Orrialdeak:
- 284
- ISBN:
- 978-84-95216-96-0
- Lege gordailua:
- BI-00599-2023
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Bizitza | Natura | Poesia | Idazketa | Infinitua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
‘Joan da arratsaldea’, 1983
Hortaz, kontsolatzeko tresna gris zilarreztatua da arratsaldea?
Punteatu eta zarrastatu, zarrastatu eta punteatu, desegin baino ez da egiten
Irrikaz nago bihotzaren melodia entzuteko tresna hondatua
Auskalo-noiz bilakatu zen nire bizikidea
Nire ondoan bizia eta hatsa ditudan bitartean.
Hautsitako tresna estimatua
Zarrastatu nahi zaitut baina ez dut melodiarik ez abestirik
Zein luzaroan egon den miseria hau zelatan teilatu-hegalen itzal ilunetan
Bihotz huts bat estu helduta, oraindik punteatzen eta zarrastatzen
Tresna hondatu bat naiz ni
Eguzkiak malenkoniaz zipriztindu gaitu udazkenak utzi egin gaitu
Eguzki gabeko negua hosto eroriak usteldu egiten diren txoko batean
Nire tresnaren aireak lorategia betetzea nahiko nuke baina
Ai! hautsita nago
Bihotza deformatuta dago eta ezin da lehengoratu
Soil-soilik soil-soilik erabakitasunez zahartzen uzkurtzen
Lorategiaren hondo ilunean txori txiki urreztatuak zerura bidean dantzan
Lagundu nahiko nuke bihotzeko hari arinetan
‘Beiraren aurka, lorik gabeko gaua’, 1983
Euri-jasaren hotsa beirazko ateen aurka
fatsia-orriak euripean negarrez alde egin du
O lorik gabeko gaua zoaz
haizeak bihotza zulatzen dit eta aurrera jarraitzen du
utzi lo egiten O Natura
Ernai-ernai nago, ez zaizkit begiak itxiko
Nire buru barnean hotz eta heze da euri tantekin
Zuk lo egiten uztea nahi dut
Zer da eromen hau nire bihotzean?
O kanpoko ekaitz amorratua baretu pixka batean niregatik
[Testu poetikoen euskarazko itzulpena: Xabier Paya]