katalogoa
Metaketa
Yayoi Kusama
- Izenburua:
- Metaketa
- Egilea:
- Yayoi Kusama
- Argitalpena:
- Bilbao: Guggenheim Bilbao Museoa, 2023
- Neurriak:
- 20 x 28 cm
- Orrialdeak:
- 284
- ISBN:
- 978-84-95216-96-0
- Lege gordailua:
- BI-00599-2023
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Bizitza | Natura | Landareak | Poesia | Pertzepzioa | Idazketa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
‘Lore sakabanatuen petalo zuriak’, 1975
Petalo zuriak deika datoz lorik gabeko gau batean
Heriotzaren bidean aran-loreak barreiatzen dira, pilatuz
espazioaren bukaera baino gorago izarrak baino bakartiago
Bilioika petalo gorpu bat ehorzteko
Eta oraindik kliskaka begi argitsuak
Isiltasunaren muinoan gora hartu nuen bidea
gaur eta atzo eta bihar egun haren biharamuna
Lore-petaloak zuriak, zuriak azken pilaketa
Bete gabeko maitasunaren hilobia aran-basoa
Maitaleen lotura dohakabea heriotzean amaitzen dena
Arren, estali petaloekin ahanzturaren zauria
Iazko bihotza itzuli da mindua zoldua
Loreak zapaltzen gomuten muinoan
Maitasunez hiltzen nik hilko nukeena
Bihotz gorri distiratsu hau labana batekin zulatua
hil da O maitasun galdua
‘Zintzilik’, Manhattan Suicide Addict eleberritik, 1978
Zuhaitzen adarrak soilduak eta ezpalduak hezur huts bihurtuak
Horizontean agertzen zuhaitzen sustraiak aireratu egiten dira
Sagarrondoa trapezio hegalarian
Etxea ere zintzilik dago zeru urdinean
Txakur bat hegan doa hodei zurien artean Tximu Erregea bezala
Horiek guztiak bilduta daude esnea bezain zuria den kortina baten atzean
Hau bezalako uneak zorabioa odol-hodiak gorputzaren okerdura
Burua hutsik danba-danba
Hondoratzeko zorian Adur txarreko eguna
Iluntasunean kliskaka, kliskaka
Flashback azkarrak eta amorratuak
Burua gauerdian nahasmen sakonera bultzatua
Marrubi uztondo bat kolore gorrikoa
Arratsaldeko hodei baten forma ñabarduraz betea
Berregina argazki bat baino hobeto
Argiztapena irudi amaigabeak abiadura izugarrian
Ihesbiderik gabe astinaldien segida
Ilusioen eurite nekagarria Zer da gauza hau?
Egin ditudan ehunka irudien metak
Kolore-ukituen patroia banaka-banaka kontu eta tentu handiz
Ikusten iluntasuna bat eta bakarra begiz kopiatua
Kanpoko betazalak isiltasunean itxi ziren
Etenik gabeko proiekzioa barrurantz sortzen sortzen
Amaierarik gabeko errepikapena
Errepikapen hau haluzinazioaren antsietatik jaioa.
Jota nago itota
Begiak zabalik orain eta iratxoa hor dago oraindik
Hala ere, eguzkia egunsentian aterako da
Goiza niretzat: eskuak eta oinak maldizio batek lotuak
Ezin dut pausorik eman ezin dut ezta ile hau orraztu ere
Nire kontura ihartu eta zimeldu egiten zait
Arrastaka arimaren ateraino heldu naiz eta ireki egin dut
Lurrean oin bat jartzea bart gaueko bertigoa zerua betetzen
[Testu poetikoen euskarazko itzulpena: Xabier Paya]