katalogoa
Bizitzaren indarra
Yayoi Kusama
- Izenburua:
- Bizitzaren indarra
- Egilea:
- Yayoi Kusama
- Argitalpena:
- Bilbao: Guggenheim Bilbao Museoa, 2023
- Neurriak:
- 20 x 28 cm
- Orrialdeak:
- 284
- ISBN:
- 978-84-95216-96-0
- Lege gordailua:
- BI-00599-2023
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Sormena | Sinbologia | Bizitza | Natura | Poesia | Pertzepzioa | Sentimenduak | Maitasuna | Idazketa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
‘Eztanda zeruan’, 1985
Utz iezaiozu depresio deskribaezin honi eztanda egiten zeruan
Loratu dadila iluntasunean su artifizialak bezala
A zipriztindu bihotz hau
eta ikusiko dut nora naraman hustasun honek
zeruaren ertzeko tokiren batera
labana hau eskuan dudala odol gorria nire bihotzean
gorriz tindatu nahi dut, besterik ez
zerua puskatzeko indar nahikoarekin
Egin eztanda, leherketa batekin, zeruan
maitasun hau nirea forma gabeko maitasun hau
‘Yayoi Kusamaren maitasun-mezua’, 2006
Jendearen mundu gogorra
Apenas ibili naizen nire iragan luze-luzean zehar.
Atzera begira, zenbat aldiz eutsi diodan buruaz beste egiteko labana bati nire lepoan,
neure burua hiltzearen ideiak tormentatuta.
Alde ilun eta argiak markatutako jendearen munduaren itzala oinkatzen, neure buruaz beste egitearen ideia baztertzen bizitzarako zubi batek gidatuta,
bizitzaren itzal hau astindu nuen gainetik. Askotan igaro naiz bizitzako krisialdietan zehar,
eta iritzia aldatuta, berriz jaiki nintzen.
Arterako bidea erakusten duen ameskeriazko poste bati helduta,
egin dudan bide luzeko bizitzan distira egiteko dudan desioarengatik ote da hau?
Urteak errepikatu ahala bizitza zoragarria izateko itxaropenari maitekiro eutsiz,
hain azkar zahartu naiz, ilea hain azkar urdindu zait, nire harridurarako.
Atzera begira giza edertasunaren egia bilatzen nuen egun haiei, KUSAMAren bizitza argitu zuten egunei,
eta su garretan erretzen nire suizidioarekiko adorazio hertsagarria,
margoak hartu ditut eta mihisearen aurrean eseri naiz berriz.
Bizitza ederra da. Autosuntsiketaren erreberberazioari erantzunez,
neure buruari galdetzen diot egun bat bizi nezakeen heriotza gaindituta,
egun oso bat gaur edo egun oso bat bihar.
Ikusezin betiko, bizitzaren eta heriotzaren distiran,
amaieraraino bizi nahi dut neure buruari bizitza kendu gabe.
Suizidioa, itxaron. Jarrai nezake bizitzen?
Nire arteari galdetuko diot.
[Testu poetikoen euskarazko itzulpena: Xabier Paya]