Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

katalogoa

Heriotza

Yayoi Kusama

Izenburua:
Heriotza
Egilea:
Yayoi Kusama
Argitalpena:
Bilbao: Guggenheim Bilbao Museoa, 2023
Neurriak:
20 x 28 cm
Orrialdeak:
284
ISBN:
978-84-95216-96-0
Lege gordailua:
BI-00599-2023
Erakusketa:
Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Gaiak:
Emakumea artean | Heriotza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Sinbologia | Bizitza | Natura | Poesia | Pertzepzioa | Sentimenduak | Idazketa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Aipatutako artistak:
Kusama, Yayoi

‘Orain hilda zaudetela (Nire guraso defuntuentzat)’, 1975

Orain hilda zaudetela

zuen arima, kotoi arrosako hodeien gainean

nahastu da hauts bihurtutako ortzadar argiarekin

eta betiko desagertu da

Eta zuek eta ni

maitasunez eta gorrotoz betetako

gure bataila amaigabeen amaieran

banandu egin gara

sekula berriz ez elkartzeko

Niretzat, jendearen alaba izaki,

banantzea pauso isilak bezalakoa da

loreen bidean

Ilunabarreko hodeietatik harago

isiltasun isila

Now That You Died-en atzealdean eskuz idatzia, 1975ean; Ralph McCarthy-k ingelesera itzulia

 

‘Zein ziren bizitzaren mugak?’, 2017

Minen amaieran, heriotza zain da.

Hutsaren zedarri urrunenetan, bakarrik nago.

Nire bihotz osoz eta mundu honetako guztientzako maitasunaz

borrokatu behar ote naiz beste behin gaur?

Plazerretik harago, diotenez, heriotza zain dago.

Ehunka milioika urte norabide zehatzik gabe igaro ziren ulertzeko gai izan nintzen arte.

Mesedez, ulertu nire barruko hustasuna.

[Testu poetikoen euskarazko itzulpena: Xabier Paya]