katalogoa
Alderdi biokosmikoa
Yayoi Kusama
- Izenburua:
- Alderdi biokosmikoa
- Egilea:
- Yayoi Kusama
- Argitalpena:
- Bilbao: Guggenheim Bilbao Museoa, 2023
- Neurriak:
- 20 x 28 cm
- Orrialdeak:
- 284
- ISBN:
- 978-84-95216-96-0
- Lege gordailua:
- BI-00599-2023
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Sinbologia | Bizitza | Kosmologia | Natura | Poesia | Idazketa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
‘Galduta’, 1983
erori zen lurrera
harri bat poltsikoko bilduma batetik
eskalea itzuli da bere zubipera
zulo bat du poltsikoan eta erori egin da
ubideko harrien artean han ibiltzen da egunero
bere poltsikotik eroritako
harri horren bila
non erori ote zen? ubide osoa miatu du
baina ezin du topatu
beste harri guztien forma bera du
harrien hilerri bat unibertsoaren mugetaraino zabaltzen dena
beste behin eskalea
hara eta hona dabil poltsikoak harriz betetzeko
forma lausoak ilunabarreko hodeietan
kolore urdin iluneko harri bat, brakiosauro batek behin haren gainean esertzeko baliatua
agata koloreko harri bat, arrabio batek behin besarkatua
suge itsu baten hezur zuri grisaxka, fosilizatua
marradun harri bat barruan marrubi gorri bat duena
zirrikitu bat petrosauro baten itzala ezkutatzen duen harri marroian
pauma zilarreztatu bat tximeleta arrautza bat atal bat
distira bat bilioika bariaziorena
eskalea geratu egin da, galduta
haizearen eta argiaren hotsa izarren hautsa tantaka jariatzen duena.
ehunka milioika argi-urtean zehar harriek entzun duten hotsa
modu ahulean transmititzen da oin-zolen bidez
erori zen harri zurtz hura, ahaztua bereizezina
berriz inoiz ez itzultzeko eskalearen golkora
‘Urrun daude egiaren bila distira egiten duten izarrak’, 1987
Egiaren bila, oinez aurrera egin dut
izarren argiak ere bistatik gal lezakeen labirinto batean.
Mundu honetako bidexka ilun batean,
urruneko olanari gora begiratu bitartean,
izarrek distira egiten dute zeru urrunean.
Zenbat eta gehiago saiatu egia bilatzen, orduan eta urrunago dirudi izarren argia.
Lurrean, erokeriaren lokatzetan,
zein ergela izan naizen bide luze hau egitean, sufritzen
heriotza gertu dagoenean————
[Testu poetikoen euskarazko itzulpena: Xabier Paya]