Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

katalogoa

Ibon Aranberri

Izenburua:
Ibon Aranberri
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2007
Neurriak:
28 x 23 cm.
Orrialdeak:
128
ISBN:
978-84-95216-54-0
Lege gordailua:
BI-2897-07
Erakusketa:
Chacun à son goût
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Teknikak:
Estanpazioa
Artelan motak:
Argazkia | Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Aranberri, Ibon

Itziar-Deba, Gipuzkoa, 1969. Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan

Ibon Aranberriren lana ikerlan kontzeptual eta sozial zehatz baten ondorioz sortutakoa da, esperientzia estetikoa eta gogoeta politikoa xede hartuta. Bere inguruneko memoria kolektiboaren irudiak eta paisaia erromantikoaren tradizioa interesatzen zaizkio Aranberriri modernotasunaren ideologiei lotutako baliabidetzat hartuta, eta bere obren bidez, erabaki politiko jakin batzuek dituzten ondorioei buruzko galderak planteatzen ditu, maila eskultorikoaren pean, ekintza, artxibo edo deialdi bihurtuta sarritan. Aldi bakoitzean, ikerlanaren xedea enblematikoa da zuzentzen zaion kolektiboarentzat.

(Ir.T. no 513) zuloa obran, adibidez, historiaurreko kobazulo bat itxi zuen, sinbolismoaren eta abstrakzioaren arteko elkarrizketa tirabiratsua obratuz; Ur-politikan (Política Hidráulica, 2004–), hiru dimentsioko artxiboa eratu du, berreraikuntza kartografikoekin, seinaleekin eta argazki-sailekin, Espainiako geografian zehar urtegiek urpean utzitako haranen irudiak erakutsiz; Argia Lemoniz gainean (Luz sobre Lemoniz) obra —zentral nuklear haren eszenatokia tarte batez erreaktibatzeko proiektua—, Consonni-rekin elkarlanean hasitakoa eta burutu gabea, memoriaren hustuketaren eta hondakinen eragin didaktikoaren arteko ariketa izan zen.

Zerumugak (Horizontes, 2001–07) sailean estanpazio-sorta batek Eduardo Chillida (Donostia, 1924–Donostia, 2002) artistaren ikonografia ezaguna irudikatzen du. Hasiera batean, obra hau Donostiako Kursaal Jauregian instalatu zen, 2001eko musika elektronikoko Elektronikaldia jaialdiaren barruan. Bigarren bertsio batean, Chacun à son goût erakusketaren barruan, eguneratu, berreraiki eta handitu egin ditu banderak, eta Guggenheim Bilbao Museoaren hirugarren solairuko korridoreetako sabaietan zintzilikatuta ikus daitezke sigi-saga egiten duten ilaratan, jaietako banderatxoak bailiran.

Bere eskultore-fazeta nagusitik harantz, Chillidak anagrama ugari diseinatu zituen erakunde kultural eta politikoetarako. “Ikonografia honek XX. mendeko bigarren erdiko hemengo memoria kolektiboa eta korporatiboa definitu izan du neurri batean. Aplikatutako hizkuntza bisual bereziak estetika artistikoaren eta herri-kulturaren arteko identifikazio zuzenaren adibide organikoetako bat adierazten du”, dio Aranberrik, eta horrela definitzen du bere instalazio berri hau: “Zerumugak obrak ikuspegi mediatizatu batetik irudikatzen du Chillidaren ondare grafiko-eskultoriko hau. Maila kultural eta politiko desberdinetako ikonoek, birziklatuta eta aldarazita, jatorrizko itxura galtzen dute, eta abstraktuagoak eta neutralagoak diren zeinu bihurtzen dira. Elkarrekin batera eta sekuentzia bati jarraitu gabe, nahastu egiten dira lerro grafikoez osatutako baso bat sortuz, segida estilistiko baten antzera”.

Ikono bakoitza esanahi zehatz batekin lotu arren, osotasunak espresioen nahastea eratzen du, batzuetan espresio antagonikoak direlarik, zeinu sozio-politiko anbiguoen gurutzaketa agerian utziz. Hauek adierazpenak izan beharrean, desegin egiten diren zeinuak dira, plano bikoitz batean baleude bezala, dio artistak. Chillidaren arrastoak dirau oraindik, baina Aranberrik egiten duen interpretazio berriak hauxe erakusten digu, Zerumugak hizkuntzalaritza-ariketa dela eta, bertan, sinbologiak eta memoriak esanahi berriak hartzen dituztela erakusten direneko testuinguruarekin harremanetan jartzean.

[Itzultzailea: Bitez® Logos®
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]