Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

katalogoa

Sergio Prego

Izenburua:
Sergio Prego
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2007
Neurriak:
28 x 23 cm.
Orrialdeak:
128
ISBN:
978-84-95216-54-0
Lege gordailua:
BI-2897-07
Erakusketa:
Chacun à son goût
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Materiala | Mugimendua
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Prego, Sergio

Donostia-San Sebastián, 1969. New Yorken bizi da eta bertan egiten du lan

Sergio Prego-k eskulturaren muga tradizionalak zabaldu ditu, eskultura objektu gisa hartu beharrean, espazioaren interbentzio eta transformazio gisa hartuz. Pregok gaur egungo teknologiak erabiltzen ditu lekuaren, denboraren eta objektu eskultorikoen arteko erlazioak distortsionatzeko, aldarazteko eta berregiteko, objektu horiek pertsonak nahiz haien barnean dabiltzan material formagabeak —kea edo likidoak, adibidez— izan daitezkeelarik. Grabitatearen, abiaduraren edo ikuspenaren ohiko parametroak aldatuz, eta denbora errealarekin eta denbora diferituarekin jolastuz, Pregok zeharo eraldatzen ditu pertzepzio-moduak. Erakusketa areto bat dituen dimentsio eta norabide guztietatik ibil daitekeen espazio bihurtzetik (Yesland I am here to stay, 2001), bere gorputza hiriko hesietatik abiadura handiz dabilen elementu gisa erabiltzeraino [Tetsuo, huts egitera kondenatua (Tetsuo, Bound to Fail), 1998], edo aparatu mekaniko artegagarri bat sortzeko tutu fluoreszente bat behin eta berriro manipulatzeraino (Sunoid, 2005), Prego simulazioez baliatzen da fikzioak sortzeko, non gorputza eta irudien gaur egungo produkzio-industriak elkartu eta elkarreraginean aritzen diren.

Chacun à son goût erakusketarako, Pregok interbentzio bat egin du Guggenheim Bilbao Museoko Atrioaren kristalezko hormetan, egitura arkitektonikoaren irregulartasuna kontrastatu eta osatuz. Titulua, Diedroen segida (Secuencia de diedros), formari eta teknikari dagokienez oso argigarria bada ere, eta lehen ikusian abstrakzio geometrikoaren erakusgarri soil eta berantiar bat aditzera ematen badu ere, obra konplexuagoa da kontzeptualki, egiteak eta muntatzeak berekin dakartzan zailtasun tekniko izugarriengatik. Beste hitz batzuetan esanda, artelan bat fisikoki helezina den leku batean (beirate horiek garbitu ohi dituen alpinista-taldearentzat izan ezik) jartzera ausartzean, Pregok desafio egiten die tradizioz museoetakoak diren espazioei edota artelanak barnean hartzen dituzten espazio publikoei ez ezik, arteak berak erakusketa baten testuinguruan duen izaerari ere.

Diedroen segida panel mugikorren egitura modular bat da; panel horietako bakoitza neurri berak dituen kristal baten gainean kokatua dago, eta itxuraz ausazkoa den sekuentzia batean goratzen dira goialdean bandak eratuz, kristalarekiko zut geratu arte. Pregoren helburua hauxe da, batetik, arkitektura modernoaren erreferente arrazionala agerian uztea arrazionaltasun hori erabat sinesgarri izatea lortzen duen eraikin batean; eta bestetik, Museoaren arkitekturako kurbek duten mugimendu birtualaren sekuentzia mugimendu errealaren sekuentziarekin kontrastatzea.

[Itzultzailea: Bitez® Logos®
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]