Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Izenburua:
Sarrera
Erakusketa:
Chacun à son goût
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Sormena | Euskal Herria
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea

Ongi etorri Chacun à son goût (Bakoitzaren nahiera) erakusketara. Euskal arte garaikidearen erakusketa honek badu berezitasun bat: hamabi artista partehartzaileek artelanak erakusketa honetarako berariaz sortu dituzte. Proiektua Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrena dela-eta sortu zen, eta artistak bi irizpide nagusi hauen arabera hautatu ziren: ez zuten dagoeneko Museoaren Bilduman egon behar, eta gure aurreko erakusketetan ere parte hartu gabekoak izan behar zuten. Helburua euskal artista talde garaikide baten sormena bultzatzea zen, erakustokia izango ziren espazioekin elkarreragingo zuten lanez baliatuta. Sortzaile-talde hau 1990. hamarkadaren amaieratik aurrera irmotutako belaunaldikoa da, eta euskal artearen ikuspegiaren barnean kokatzen dira, bai taldekideak Euskal Herrian jaio eta hazi direlako, edo bai hemen hezi eta lana garatu dutelako.

Erakusketaren izenburuak, Chacun à son goût, ekimen horren emaitza islatzen du, hau da, estilo-aniztasuna, desberdintasunarekiko errespetua, eta, ohartzea, gustu pertsonala norbere egoeraren nahiz egoera sozialaren arabera zehazten den zerbait dela. Esapide frantsesa Denis Diderot XVIII. mendeko pentsalariak ematen zion esanahiagatik hautatu da, hain zuzen ere, pasioa, sena eta irudimenerako sentikortasuna goresten baitzituen, banakakoak komunitatearen barnean nolabaiteko autonomia gordetzeko bide gisa.

Horri guztiari ikuslearen esperientzia gehitu behar zaio. Rosa Martínez, erakusketaren komisarioaren arabera, “proposamen hauek eragin dezaketen gustua edo disgustua, funtsean, ikuslearen ikuspegiaren araberakoa da. Ikusleak […], interpretazio bat egiten duenean, aktiboki laguntzen du lan horri zentzu bat ematen, eta, beraz, lanaren esanahi indibiduala eta kolektiboa sortzen”.

Museoaren hirugarren solairua osorik hartzen duen erakusketa aske bisita dezakezu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aitor Ortiz, Y, 2007 (304. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Zuen nahiari men egin diozue? (¿Habéis cedido a vuestro deseo?), 2007 (Balkoia)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Elssie Ansareo, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Manu Arregui, Guztiz xarmangarria (Irresistiblemente bonito), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maider López, 306. aretoa (Sala 306), 2007 (306. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Clemente Bernad, Jornalariak (Jornaleros), Euskal kronikak (Basque Chronicles), Hilobi irekiak (A tumba abierta), Caracas sailak (307. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sergio Prego, Diedroen segida (Secuencia de diedros) (Gortina-horma – Atrioa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ibon Aranberri, Zerumugak (Horizontes), 2001–2007 (korridoreak)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago