Chacun à son goût
Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)
Aitor Ortiz, Y, 2007 (304. aretoa)
Iruzkinak
Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)
- Izenburua:
- Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)
- Erakusketa:
- Chacun à son goût
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta kirola | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Gogoeta | Indarkeria
- Teknikak:
- Akuarela | Collage | Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Pérez Agirregoikoa, Juan
Ironiak, burlak, umore beltzak eta zentzugabetasunak zehazten dute Parisen bizi den Juan Pérez Agirregoikoa donostiarraren ibilbide artistikoa. Marrazki, akuarela eta collageekin egiten du lan: moztutako letrekin eraikitzen ditu, bai eta eguneroko elkarrizketetatik hasi eta gai existentzialak hizpide dituzten mezuekin ere, baina ia beti inguratzen gaituen indarkeriarekin lotuak. Bere idatziak kaleko jendeak erabilitako esaldi edo testu-pasarteetan inspiratzen dira —futbolzaleenak nahiz manifestazio politikoetakoak—, eta horiek hartu eta egokitu egiten ditu bere ideiak adierazteko.
Instalazio bilakatutako proiektua eskultura oihal gainean egindako eslogan-sorta bat da. Hesietan daude zintzilik, futbol estadioetan harmailak jokoaren eremutik bereizteko erabiltzen dituzten hesiak gogorarazten dizkiguten horietan. Galderetako bat, “Zuen jabe nahiari men egin diozue?” hain zuzen, galdera pankarta erraldoi batean dago, Museoaren Atrioan zintzilik. Berehala ikusiko dugu, nahiz eta, hor, esaldia moztua ageri den. Galdera horrek hausnarketa bat izan nahi du, alegia, nori ari gara benetan obeditzen geure gogoa betetzen ari garela uste dugunean?