Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)

Izenburua:
Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)
Erakusketa:
Chacun à son goût
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta identitatea | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Antzerkia
Artelan motak:
Argazkia | Instalazioa | Performance
Aipatutako artistak:
Sadaba, Ixone

Ixone Sádaba-k argazkia, instalazioa eta performancea bezalako baliabideak erabiltzen ditu, gorputzaren bitartez giza nortasunaren eta psikologiaren egoera desberdinak aztertzeko. Gorputz hori artistarena da askotan, eta sarritan bikoiztuta azaltzen da. Irudiek dramatismo eta antzerki-puntu nabarmena daukate, betiere espiritu urratzaile garbi batekin. Sádaba Bilbon jaio zen 1977an, eta bertan bizi eta lan egiten du.

Areto honetan bi saileko irudiak ikus ditzakegu: Desagertzearen poetika, 2006koa, eta Leviatan, 2007koa. Desagertzearen poetika sekuentzia zinematografiko bateko fotogramak diruditen argazkiek osatzen dute. Sádaba agertu eta desagertu egiten da, beti bera baina beti desberdin, ohe baten gainean. “Agerpen” bakoitzean aldarte-egoerak gorpuzten ditu keinu eta jarreren bitartez, trantsizio-esperimentu bat osatuz, objektu bera erakutsi nahian baina aldiro ikuspegi desberdinetik begiratua.

Leviatan saila bidaia batetik sortu zen, hain zuzen ere, tornadoen garaian eta irudi ikusgarriak hartzeko helburuarekin “tornadoen harrapakari” diren ehunka pertsonek Ameriketako Estatu Batuetan urtero egiten duten bidaian. Sádaba bidaia horretan joan zen eta, hitz hauekin deskribatzen du:

“bost astez motelak eta gasolindegiak, errepide amaigabeak eta zabor-janaria, argazkia ateratzeko moduko tornado handiaren bila”.

Hala ere, eta argazkilari gehienek bilatzen dituzten irudi komertzialen ordez, Sádabak izua eta hiltzeko arriskua irudikatu nahi ditu, urtero milaka gizon eta emakume hunkitzen dituen errealitatea baita.

BESTE ATALAK

Sarrera

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aitor Ortiz, Y, 2007 (304. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Zuen nahiari men egin diozue? (¿Habéis cedido a vuestro deseo?), 2007 (Balkoia)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Elssie Ansareo, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Manu Arregui, Guztiz xarmangarria (Irresistiblemente bonito), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maider López, 306. aretoa (Sala 306), 2007 (306. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Clemente Bernad, Jornalariak (Jornaleros), Euskal kronikak (Basque Chronicles), Hilobi irekiak (A tumba abierta), Caracas sailak (307. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sergio Prego, Diedroen segida (Secuencia de diedros) (Gortina-horma – Atrioa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ibon Aranberri, Zerumugak (Horizontes), 2001–2007 (korridoreak)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago