Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

Sarrera

Info gehiago

Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Izenburua:
Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)
Erakusketa:
Chacun à son goût
Gaiak:
Heriotza | Artea eta gizartea | Artea eta umorea | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Horma-pintura | Pintura
Aipatutako artistak:
Lazkoz, Abigail

Abigail Lazkoz 1972an jaio zen, eta laurogeita hamargarren hamarkadaren amaieran eta 2000. urte hasieran irmotu zen artista-belaunaldikoa da. Belaunaldi horretakoak dira, baita ere, erakusketa honetako gainerako artistak. Bere sorterri den Bilbon 1995ean Arte Ederrak amaitu zituenetik gaur arte, bere belaunaldiko artisten artean ibilbiderik bizienetakoa eta nazioartekoenetakoa izan du. Gaur egun New Yorken bizi da eta bertan egiten du lan.

Bere lengoaia bilatu nahian, 1999an pintura aldera batera utzi eta marrazkigintzan hasi zen. Marrazkiak zuri-beltzean egiten ditu, soilak eta apaingarririk gabekoak. Atzean oinarri kritikoa izaten dute, ia beti ironikoa; gizarte-gaiak lantzen ditu, hala nola, genero-indarkeria, animaliek jasotzen dituzten tratu txarrak edo gerra.

Lazkozek erakusketa honetarako egin duen lanak Azken joeren 130.000 urte du izena eta tamaina handiko horma-pintura bat da. Itxuraz elkarren arteko loturarik ez duten bi gai jorratzen ditu izenburuak: alde batetik, modak eta berritasunak artean duten eragina; eta bestetik, homo sapiens-a ehorzketa erritualak egiten hasi zen unea, egun den gizaki bihurtuko zuena. Zehazki, hildakoak ehorzteko gaia landu du batez ere artistak. Lazkozek, ordea, ez du heriotza izugarria edo makabroa den zerbait bezala irudikatzen, maila desberdin batean, paraleloki, bizidunak ohartu gabe, gertatzen den zerbait baketsua bezala baizik.

Begiratu horma-hilobien barnean: umetoki baten forma gogorarazten dute, eta badirudi hildakoak bilduak daudela, kontzentrazio isilean. Hala ere, heriotzaren ikuspegi baketsu hori, hilarrietako begirunerik gabeko testuek hausten dute. Idazki horiek arretaz begiratzen badituzu, konturatuko zara, nagusi den isiltasun hori hausten duten garrasiak direla.

BESTE ATALAK

Sarrera

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aitor Ortiz, Y, 2007 (304. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Zuen nahiari men egin diozue? (¿Habéis cedido a vuestro deseo?), 2007 (Balkoia)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Elssie Ansareo, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Manu Arregui, Guztiz xarmangarria (Irresistiblemente bonito), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maider López, 306. aretoa (Sala 306), 2007 (306. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Clemente Bernad, Jornalariak (Jornaleros), Euskal kronikak (Basque Chronicles), Hilobi irekiak (A tumba abierta), Caracas sailak (307. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sergio Prego, Diedroen segida (Secuencia de diedros) (Gortina-horma – Atrioa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ibon Aranberri, Zerumugak (Horizontes), 2001–2007 (korridoreak)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago