Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Info gehiago

Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)

Izenburua:
Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)
Erakusketa:
Chacun à son goût
Gaiak:
Gizakia | Giza harremanak | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia
Artelan motak:
Argazkia | Bideoa | Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Mendizabal, Asier

Asier Mendizabalek instalazioa, bideoa eta argazkia erabiltzen ditu adierazpide artistiko gisa. Ordizian (Gipuzkoa) jaio eta Bilbon bizi den 34 urteko artista honek harremanak aztertzen ditu bere lanetan: norbanakoaren eta gizartearen artekoak, norbanakoaren sinesmenen eta sinesmen kolektiboen artekoak, politikaren eta ideologiaren artekoak, sinboloen eta erreferentzien artekoak. Mendizabalen unibertsoan gizakia ez dago inoiz bakarrik, musikan, politikan, kulturan edota paisaian irudikatzen den kolektibo baten zati baita.

Erakusketarako sortu duen lana, Nom de guerre, baliabide gutxi erabili izanagatik da adierazgarria. Bi elementu dauzka: lehenengoa, metalezko edukiontzi bat da, hormigoizko bloke baten gainean dago eta une oro sugarra botatzen duen erregaiez dago betea; beste elementua kea erauzten duen ihesbidea da, Museoa bezalako espazio publiko bateko segurtasun-araudian ezinbestekoa.

Beraz, sua eskulturako osagai bizia da eta pisu sinboliko handia du. Eskulturak ospakizun zeremonialekin lotua dagoen su-ontzi bat gogorarazten digu. Urrunegi joan gabe, Museoaren inaugurazioaren urteurrenerako ospakizun gisa har liteke. Hala ere, sua indar arriskutsu, oldarkor eta suntsitzaile bat ere izan daiteke, eta, hala, ohiko elementua da mundu mailako kale-indarkeriako egoeratan, Euskal Herrian arrotzak ez diren egoeratan.

Bestalde, ke-ihesbidearen instalazioak beste testuinguru bati egiten dio erreferentzia, alegia, Museoari, espazio babeslea eta abegikorra baita, bere osotasunerako arriskutsuak diren instalazioak ere onartzen dituenez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aitor Ortiz, Y, 2007 (304. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Zuen nahiari men egin diozue? (¿Habéis cedido a vuestro deseo?), 2007 (Balkoia)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Elssie Ansareo, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Manu Arregui, Guztiz xarmangarria (Irresistiblemente bonito), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maider López, 306. aretoa (Sala 306), 2007 (306. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Clemente Bernad, Jornalariak (Jornaleros), Euskal kronikak (Basque Chronicles), Hilobi irekiak (A tumba abierta), Caracas sailak (307. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sergio Prego, Diedroen segida (Secuencia de diedros) (Gortina-horma – Atrioa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ibon Aranberri, Zerumugak (Horizontes), 2001–2007 (korridoreak)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago