Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

Juan Pérez Agirregoikoa, Zuen nahiari men egin diozue? (¿Habéis cedido a vuestro deseo?), 2007 (Balkoia)

Info gehiago

Manu Arregui, Guztiz xarmangarria (Irresistiblemente bonito), 2007 (305. aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Elssie Ansareo, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007 (305. aretoa)

Izenburua:
Elssie Ansareo, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007 (305. aretoa)
Erakusketa:
Chacun à son goût
Gaiak:
Emakumea artean | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Erretratua eta autorretratua | Antzerkia | Dualtasuna
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Ansareo, Elssie | Arregui, Manu

Artistikoki gure herrian prestatu bada ere, Elssie Ansareo Mexikon jaio zen 1979an. 1997an Bilbora etorri zen Arte Ederrak ikastera, eta bertan bizi eta lan egiten du gaur egun. Artistak berak dioen moduan, bere argazkiak gehiago daukate literaturaren mundutik artearenetik baino, eta hori argi eta garbi ikusten da bere lanek daukaten narrazio- eta antzerki-izaeran, guztia eszenaratze zaindu batean prestatua.

Ansareok erakusketa honetarako sortu duen lanaren izenburua Flâneuses-en dantza da eta familia-erretratu xelebre bat egin du. Aurreko lanean landutako naturaren eta emakume-izaeraren gaien haritik, honako lan honetan, Ansareok gizonezkoaren irudia bereganatzen du, Baudelaire-ren flâneur edo paseatzailea, baina ikuspegi feminista batetik jorratuz. Hondoan espazio neutro bat ageri da eta, bertan, pertsonaia espektral batzuen aurpegiak elkar trukatu eta nahasten dira.

Artelan hau, zuri-beltzeko argazkiek irudikatzen dutena, horma-irudi nagusi batek, alde banatan jarritako bi vanitasek eta diptiko batek osatzen dute. Vanitasak Barroko garaiko natura hilak ziren, eta, horietan ageri ziren objektuek munduko aberastasunen huskeria eta bizitzaren izaera galkorra sinbolizatzen zuten.

Horma-irudiaren estetika eklektikoan perspektiba baliatzen du, eta egungo jantzi modernoen gainetik garaiko jantziak jartzen ditu, horrela, konposizioak izaera atenporala hartzea lortzen du. Diptikoan, sarreraren parean kokatua, argazkilaria Manu Arregui-rekin batera ageri da (erakusketa honetako beste artista bat eta areto honetan Ansareorekin agertzen dena) artistaren biki eta, era berean, alter-ego gisa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte (130.000 Years of Last Tendencies), 2007 (301. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007 (303. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aitor Ortiz, Y, 2007 (304. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa, Zuen nahiari men egin diozue? (¿Habéis cedido a vuestro deseo?), 2007 (Balkoia)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Elssie Ansareo, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Manu Arregui, Guztiz xarmangarria (Irresistiblemente bonito), 2007 (305. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Maider López, 306. aretoa (Sala 306), 2007 (306. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Clemente Bernad, Jornalariak (Jornaleros), Euskal kronikak (Basque Chronicles), Hilobi irekiak (A tumba abierta), Caracas sailak (307. aretoa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sergio Prego, Diedroen segida (Secuencia de diedros) (Gortina-horma – Atrioa)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ibon Aranberri, Zerumugak (Horizontes), 2001–2007 (korridoreak)

Chacun à son goût, Iruzkina, 2007

Info gehiago