Chacun à son goût
Asier Mendizabal, Nom de guerre, 2007 (302. aretoa)
Ixone Sádaba, Leviatan (Leviathan) eta Desagertzearen poetika (Poètique de la disparition), 2007 (303. aretoa)
Iruzkinak
Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)
- Izenburua:
- Itziar Okariz, Irrintzi, 2007 (302. aretoa)
- Erakusketa:
- Chacun à son goût
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta espazioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Dualtasuna | Tradizioa
- Artelan motak:
- Argazkia | Bideoa | Soinu-artea
- Aipatutako artistak:
- Okariz, Itziar
Adierazpide gisa bideoa eta argazkia erabiliz, Itziar Okarizek ekintzak dokumentatzen ditu. Ekintza horien bidez, bere burua hobeto ezagutzen saiatzen da inguratzen duen munduarekiko harremanean. Okariz bera izaten da bere interbentzioetako protagonista, eta, askotan, narratiboak eta oso eztabaida-sortzaileak izaten dira. Donostian jaio zen 1965ean eta Bilbon ikasi zituen Arte Ederrak. Laurogeita hamarreko hamarkadan denboraldi luze batez Berlinen bizi eta gero, 2000. urtean Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria irabazi zuen eta New Yorkera joan zen; hantxe bizi da eta bertan lan egiten du gaur egun.
Bere lanean konstanteetako bat da emakumezko gorputza irudikatzea eta hausnarketa-gai gisa erabiltzea. Bere lanetan askotan erabiltzen duen beste ezaugarri bat da ahotsak —batzuetan filmetako elkarrizketetatik ateratakoak— eguneroko hainbat soinuekin nahastea, ingurune-soinuekin edo trafiko-zaratarekin, edo are soinu pertsonalagoekin, hala nola, barre, arnas edo xuxurlekin.
Irrintzi izena du Itziar Okarizek Chacun à son goût erakusketarako sortu duen lanak. Bideo honetan artista Museoko espazioetan barrena dabil irrintziak, Euskal Herriko haranen artean dagoen distantzia handiak kontuan hartuta komunikatzeko premiatik sortutako deiadar zaharrak, botaz. Deiadar horietan ez da hitz zehatzik esaten eta, gaur egun, oraindik ere erabiltzen dira herri-ospakizunetan, pozaren eta alaitasunaren adierazpen gisa.
Horrela, Okarizek Guggenheim Bilbao Museotik egiten duen soinu-ibilbideak kontrako edo aurkakoak diren elementuak aztertzen ditu, hala nola, irrintziaren tradizio zaharra eta ekintza gertatzen den aretoetako modernotasun abangoardista. Artistak bere ahotsa erabiltzen du Museoko aretoetan erresonantzia-mota desberdinak sortzeko, arkitektura-elementuen eta giza ahotsaren arteko urruntasuna edota hurbiltasuna aztertuz.