L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Gustu ofiziala
Atalak
L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Izenburua:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Materiala | Frantzia | Adierazpen-askatasuna | Espetxea | Indarkeria
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean | Picasso, Pablo
Erakusketa honetan, kronologia berri baten bidez, lehen aldiz erakutsi nahi da gaur egun arte-ikerketa historikotik kanpo utzi izan dena: Frantzian “ordena berri” baten ildoetatik ihes egitea lortu zuen sorkuntza guztia; indarkeria berriz ere noranahi zabaltzea besterik ekarri ez zuen ordenatik, alegia.
Ikusi gabea zen ordura arte menderatze-grinaren kontra artistek hain erantzun espontaneoa izatea. Trebetasun handiz, lanabesak aldatu zituzten errealitate jakin bat erakusteko, eta artearen funtzio katartikoa eta “gerrari gerra” egiteko duen gaitasuna azpimarratu zuten, beti ere eskasiak ezarritako formak nahiz materialak erabilita. Ezta askatasun-forma ororen kontrako jarrerarik bortitzenak zituzten kartzeletan ere, ez zioten sortzeari utzi.
Erakusketa hau honako hauek antolatu dute: Musée d’Art moderne de la Ville de Paris, Paris-Musées eta Guggenheim Bilbao Museoa.