L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Estutatusa ondoren
Atalak
Fautrier: Les Otages
- Izenburua:
- Fautrier: Les Otages
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materialtasuna | Erakusketak | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte informala
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Fautrier, Jean
Parisko René Drouin arte-galerian Bahituak (Les Otages) saila erakutsi zen 1945eko azaroan. Gertaera erabakigarria izan zen gerraondoko bizitza kulturalean. Alde batetik, momentu hura Fautrier-ek asmatutako Informalismoaren sorreraren adierazle izan zelako; eta, bestetik, 1945etik aurrera egindako lan horiek gerrako gertaera tragikoekin lotura estua zutelako.
Fautrier Chatenay-Malabryn jarri zen bizitzen 1943an, Gestapo atzetik baitzuen. René de Chateaubriand idazlearena izandako etxaldera joan zen; garai hartan erietxe psikiatrikoa zen. Ezkutuan, etxe horretako dorre batetik, ikusi egin zuen ondoko baso batean erresistentziako kideak eta bahituak nola hiltzen zituzten. Buruan iltzatuta geratu zitzaizkion bizipen horiek, eta landu egin zituen, 30 margolanen eta eskultura baten bitartez; azken hori, lan nagusia da sailaren barruan.
Fautrierrek haren irudiei anonimatu tragikoa eman zien; izan ere, zenbakiak jarri zizkien izenburutzat, hazpegi xinpleak, pintura materikoaren teknika bitxia eta lehen planoa erabili zituen. Horiek guztiak zehaztugabetasun-faktoreak dira, tragediaren erakusleak, nahiz eta hura zuzenean ez irudikatu.