L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Surrealistak
Esparruetan
Atalak
Askapena
- Izenburua:
- Askapena
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Bigarren Mundu Gerra | Kontzentrazio-esparrua
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Lau urtetako morrontzaren eta sufrimenduaren ondoren, Askapenak ez zuen ekarri poztasun hutsa; orduantxe atera baitzen argitara benetan aurretik gertatutakoa: hurkoak arriskuan jarri izana, koldarki jokatu izana eta, gutxitan, etsaiari erresistentzia erakutsi izana. 1944ko udazkenetik aurrera, kultura-jarduerak garbitzeko batzordeetako buru jarri zuten Frantziako Alderdi Komunista, okupatzailearen eta Vichyko erregimenaren aurka aritu baitzen eta horrexek legitimatu baitzuen.
Garaiko irudietan eta irudikapenetan agertu zen esparruetako infernua; era berean, bizirik atera ziren deportatuek nahiz bahituek, beste mundu batetik etorritakoak ziruditenek, bizitakoaren berri eman zuten.
Arte-arloan, Askapena Udazkeneko Aretoko lehen erakusketan gauzatu zen. Bertan, tradizio modernoko arteari egin zioten omenaldia, baina, nagusiki, Picasso-ri —heroi bezala aurkeztu zuten—. Eliza ere iraultzaren gustuaren eraginpean zegoen, eta zabaldu egin zen arte santua berritu zuten sorkuntzetara.