Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

Jeanne Bucher arte-galeria

Info gehiago

Estutatusa ondoren

Info gehiago

Atalak

Anartistak

Mendebaldeko artean primitibismoek historia paraleloa osatzen dute eta horien artean sailka ditzakegu Anartistak. Primitibismoek xedetzat dute izatearen eta jatorrizko pentsamenduaren bilaketa, betiere mito, amets, basatiari buruzko interes, joko eta zientziaren bidezkoa. Anartisten sorkuntzak ezarritako ordenaren aurka altxatu eta zabaldu ziren, erabateko poesia eta jarduera artistiko berri bat egiteko. 1946an, Dubuffet-en Mirobolus, Macadam et Cie. Hautes pâtes erakusketak zalaparta nabarmena sortu zuen. Gaston Chaissac-ekin batera, Dubuffetek artearen tradizio paralelo horretan egunerokoaren, jendearen eta hiri-errealitatearen irudikapen xumeak sartu zituen.

1946an, Parisen, Sainte-Anne-ko ospitale psikiatrikoko pazienteek egindako marrazkien erakusketak —zoritxarrez ez zuten egileen berri eman— beste mundu bat bistarazi zuen. Artaud-en, Crépin-en, Forestier-en, Hausmann-en, Hector Hyppolite-ren, Pujolle-ren, Wols-en, Tal-Coat-en, Gaston Duf-en eta Baya-ren lanak, baita artista poloniar ezezagun batek egindako bestiario aparta ere, historiaren alderdi ez pentsatuan irekitako arrakalak izan ziren. “Ikusi gabeko” horrek munduaren hausteak, izu-ikarak, nahigabeak eta erremedioak erakutsi zituen ausardiaz.

“Betidanik margotu eta zizelkatu izan dut; lehenbiziko aldiz marraztu edo margotu nuenetik, errealitateari hozka egiteko, neure burua defendatzeko, hobe erasotzeko, elikatzeko, loditzeko; loditzea neure burua are hobeto defendatzeko, hobe erasotzeko, oratzeko, maila guztietan ahal den gehien aurreratzeko, norako guztietan, gosetik, hotzetik eta heriotzatik babesteko, ahal den askeena izateko; ahal den askeena izatea –gaur egun eskura ditudan baliabide pertsonalekin– hobeto ikusten saiatzeko, inguratzen nauena hobeto ulertzen saiatzeko; hobeki ulertzen saiatu ahal den askeena, ahal den gizenena izateko, gastatzeko, egiten dudan horretan ahal den gehiena gastatzeko, nire abentura izateko, mundu berriak ezagutzeko, nire gerra egiteko, gerra horren plazererako?, poztasunerako? Irabaztearen eta galtzearen plazererako”. Alberto Giacometti, Écrits, Paris, Hermann, 1990, 77. or.

BESTE ATALAK

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Gustu ofiziala

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Surrealistak

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Askapena

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Esparruetan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Erbestean, gordelekuetan eta sasian

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Frantziako tradizioaren ereduzko maisuak eta margolari gazteak 

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Joseph Steib-en Ametsen aretoa

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Picasso bere estudioan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Jeanne Bucher arte-galeria

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Anartistak

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Estutatusa ondoren

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Fautrier: Les Otages

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago