Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

Erbestean, gordelekuetan eta sasian

Info gehiago

Joseph Steib-en Ametsen aretoa

Info gehiago

Atalak

Frantziako tradizioaren ereduzko maisuak eta margolari gazteak 

Artista moderno asko erbesteratu egin ziren. Zonalde okupatuan Picasso bizitza artistikotik baztertua zegoen, eta Derain-ek bere legitimitatea galdu zuen, Alemaniara joateko bidaia ofiziala onartu baitzuen. Matisse, Bonnard eta Rouault Frantziako hegoaldean zeuden, Paristik eta nazien uniformeetatik urrun. Parisko merkatutik aldenduta, hiru artista horiek artearen balore garbi-garbien sinbolo ziren. Hala ere, okupazio pean sortu zituzten artelan gehienak, Picassorenekin gertatu bezalaxe, gerra amaitu ondoren baino ez ziren erakutsi jendaurrean.

Garai bertsuan, margolari-belaunaldi berriek zailtasun bati egin behar zioten aurre: nolabaiteko abangoardia artistikoaren espirituari eustea, betiere gizarte osoan nagusi zen kontrol eta berrorientatze ideologiko baten baitan. Gisa horretan jaio zen “Frantses tradizioko margolari gazteak” mugimendua —izena 1941ean Braun galerian egindako erakusketatik hartu zuen—. Bai taldeak bai izenak eztabaida piztu zuten, izan ere, horko kide batzuk hilabete batzuetan “Frantzia Gaztea” kultura elkartekoak izan ziren; bestela esanda, Pétain mariskalaren eraginpeko elkartea. Gazte horiek erronka bat zuten aurrean: frantses peto-petoa zen sormenari eustea eta okupatzailearen joera estetikoen aurka joatea, baina, aldi berean, erakunde-esparruaren baitan egonda. Elkartea 1942ko martxoan deuseztatu zuten, ildo ofizialekin bateraezina zen eta.

1943an, talde horretako kideek, hala nola, Villon-ek, Bazaine-k, Lapicque-k, Manessier-ek, Le Moal-ek, Fougeron-ek, Pignon-ek, Gischia-k, Singer-ek, Robin-ek eta Bores-ek, eta Chauvin eskultoreak beren artelan hoberenak erakutsi zituzten Galerie de France-n. Haien kolore biziko margolanek hautsi egin zuten garai hartan nagusi zen artearekin. Abstrakziotik gertu, aldi berean Erdi Aroko artea eta Bonnarden, Braque-ren, Matisseren eta Picassoren artea aldarrikatu zuten. Charles Lapicque artista eta ingeniaria ere eredutzat izan zuten hark lehenbiziko aldiz sartu baitzituen bere lanetan sare-formako egitura piktorikoa eta koloreak gorriaren eta urdinaren inguruan jarrita, aberriaren ikur gisa.

BESTE ATALAK

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Gustu ofiziala

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Surrealistak

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Askapena

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Esparruetan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Erbestean, gordelekuetan eta sasian

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Frantziako tradizioaren ereduzko maisuak eta margolari gazteak 

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Joseph Steib-en Ametsen aretoa

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Picasso bere estudioan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Jeanne Bucher arte-galeria

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Anartistak

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Estutatusa ondoren

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago

Fautrier: Les Otages

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era, Atala, 2013

Info gehiago