L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Frantziako tradizioaren ereduzko maisuak eta margolari gazteak
Picasso bere estudioan
Atalak
Joseph Steib-en Ametsen aretoa
- Izenburua:
- Joseph Steib-en Ametsen aretoa
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Frantzia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Steib, Joseph
Joseph Steib 1898an jaio zen, eta Mulhouse-ko udal langilea izan zen, harik eta 1940ko hamarkadaren hasieran, osasun-arazoak tarteko, bere lana utzi behar izan zuen arte. Zale modura, ibilbide artistikoa egina zuen lehenagotik; eta Frantziako artisten erakusketan ere parte hartu zuen, Parisen. Gerra piztu eta alemanen inbasioaren ondorioz, bere estiloa aldatu egin zen. Inbasio pean, hainbat koadro margotzen hasi zen bere etxean, Brunstatt-en.
Zin-opariak gogora ekartzen dituen estilo naif baten bidez, haren margolanetan nazien erregimena, Hitler eta Frantzian egunero gertatzen zen umilazioa salatzen ditu. Koadroetan, bere irrika agertu zuen Frantziako Errepublika itzul zedin. Alsazia askatu eta hilabete gutxiren buruan, Brunstatt-eko udaletxeko ekitaldi-aretoan berrogeita hamarretik gora mihise erakutsi zituen. Multzo horri Ametsen aretoa deitu zion.