L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Askapena
Erbestean, gordelekuetan eta sasian
Atalak
Esparruetan
- Izenburua:
- Esparruetan
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Heriotza | Sorkuntza artistikoa | Bigarren Mundu Gerra | Gerra Zibila (Espainia) | Frankismoa | Nazismoa | Frantzia | Kontzentrazio-esparrua
- Aipatutako artistak:
- Wols, | Bellmer, Hans | Ernst, Max
Atzerritar “gizatxarrak” elkartzeko baimena eman zuten legeen bidez 1938 eta 1946 urteen artean; guztira 600.000 gizon, emakume eta ume Frantzian zeuden 200 atxilotze-esparruetara eraman zituzten. Esparru haiek, hasieran, Gerra Zibila amaitu eta Nazioarteko Brigadak deseginda gero, erregimen frankistari iheska zihoan jende-olde batekin bete zituzten; brigadistak, besteak beste, Gurs-eko esparruan itxi zituzten. Laster, Bigarren Mundu Gerra hasteaz batera, Gobernu frantsesak herritar alemanak ere sartu zituen esparruetan —nazien erregimenaren kontra zeudenak, eta alde zeudenak ere bai—. Honako hauek ere gatibu hartu zituzten: Hitler-en Alemaniaren hurbileko ziren herrialdetako pertsonak, beren ideia politikoengatik mehatxagarritzat hartzen ziren frantsesak (komunistak, adibidez) eta preso arruntak ere bai. Hans Bellmer, Max Ernst eta Wols “jendaila kanpotar” horren barruan zeuden; eta hirurak sartu zituzten atxilotze-esparru ezagunenetako batean, Milles-ekoan, hain zuzen.
1940ko porrotaren ondotik, okupazio pean nahiz Vichyko erregimenean, juduak ere fitxatu, esetsi eta esparru horietan sartu zituzten. Horietako batzuk, gainera, 1942ko udaren ondotik, alegia, naziek “azken konponbidea” antolatu zuten unetik aurrera, bertan preso zeuden 75.000 lagunentzako heriotzaren gelaurre bihurtu ziren. Frantziatik, gehienak, Auschwitz-eko hiltze-esparrura eraman zituzten.
Gatibuek azkar ekin zioten beren burua antolatzeari, esparruetako bizi-baldintza zitalen eta duintasun- nahiz askatasun-gabetzearen eraginpean ez hiltzeko. Denbora pasatzeko zenbait jarduera taxutu zituzten: eskolak, kirolak, denbora-pasak, artelanak eta mota guztietako objektuak egitea. Hemen, pieza bereziak daude ikusgai, garai horretako aztarna paregabeak.