L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Joseph Steib-en Ametsen aretoa
Jeanne Bucher arte-galeria
Atalak
Picasso bere estudioan
- Izenburua:
- Picasso bere estudioan
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Zentsura | Frantzia | Paris | Adierazpen-askatasuna
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- de Vlaminck, Maurice | Picasso, Pablo
Picasso-ren ustez, sortzea eustea zen. Herritartasun frantsesa lortzeko egin zuen eskaera atzera bota zioten arren, modernitatearen maisuak nazien okupazio-garaia Grands-Agustines kaleko bere tailerrean itxita eman zuen —aurretik ere bertan izan zen eta hantxe margotu zuen Gernika, 1937an—.
Hala Gestapok nola kritika kolaborazionista frantsesak mehatxatua, bere burua eta haren lana baztertuak ikusi zituen, Parisko artearen munduan autozentsura gailentzen baitzen, Vichyko erregimenaren eta nazi-okupatzailearen ildoei belauniko jarraitzeko. 1942an, Comoedia aldizkarian, Maurice de Vlaminck-ek honako hau leporatu zion Picassori: “Frantziako pintura arrastaka-kale itsu batera eraman izana”. Irainaren aurrean, Picassoren erantzuna bizkorra izan zen: indarberritu egin zen eta maisulan gehiago sortu zituen. Inprobisatu, birziklatu, margotu, zizelkatu, idatzi egin zuen: inoiz baino gehiago asmatzen ari zen.