Alex Katz. Hemen eta orain
Urtarrilaren 3a (January 3), 1993
Amaren ametsa (My Mother’s Dream), 1998
Iruzkinak
Arrosa zuriak 9 (White Roses 9), 2012
- Izenburua:
- Arrosa zuriak 9 (White Roses 9), 2012
- Erakusketa:
- Alex Katz. Hemen eta orain
- Gaiak:
- Giza harremanak | Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Erretratua eta autorretratua | Paisaia | Ingurunea eta natura | AEB
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Katz, Alex
Erretratuengatik eta paisaiengatik ez ezik, Estatu Batzuetako kulturako abangoardiaren bilkura sozialei buruzko margolanak egiteagatik ere ezaguna da Alex Katz. Arte-kritikariek, poetek, koreografoek, argazkilariek, margolariek eta beste artista batzuek egiten dituzten bilkurei erreparatu zien. 1968an egin zioten elkarrizketa batean, loreen margolanak azaltzean esan zuen bildutako pertsona-talde haiei emandako erantzun bat zirela. Katzen iritziz, bildutako pertsonak eta loreak, haien petalo eta guzti, alderatu egin daitezke, bietan planoak gainjartzen baitira. Katzek loreak hartu zituen gaitzat, konposizioetan mugimendua bera zuzenean adierazi gabe, mugimendu-sentsazioa sortzeko.
“Loreei esker, gauza gehiago elkarrekin hobeto bateratzeko modua aurkitu dut. Betidanik egin ditut paisaiak eta irudikatu dut jendea. Erretratu bat egitean gertatzen den bezala, gauza bati beste modu batean begiratzen saiatu naiz. Loreak gertu-gertutik begiratutako aurpegiak bezalakoak dira, baina zentzu zabalagoan. Handitzearen ideia askoz harago eramatea da. Eskala-aldaketak muturrekoagoak dira”.