Alex Katz. Hemen eta orain
Arrosa zuriak 9 (White Roses 9), 2012
10:30 (10:30 am), 2006
Iruzkinak
Amaren ametsa (My Mother’s Dream), 1998
- Izenburua:
- Amaren ametsa (My Mother’s Dream), 1998
- Erakusketa:
- Alex Katz. Hemen eta orain
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Paisaia | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Katz, Alex
Amaren ametsa lanak zortzi metro eta erditik gorako luzera du eta Katz-en lanik iradokitzaileenetako bat da; bai izenburuagatik, bai hizkera formalagatik eta poetikoagatik.
Lau panel daude, zabaldutako lau leiho balira bezala eta eszena bakarrera garamatzate laurek; laurak ordu berean, iluntzeko zazpiak eta berrogeita bostean, baina bakoitzak asteko egun batean, astelehenetik ostegunera. Lau irudietan ordua bera den arren, iluntzeko eguzkiaren distira aldatu egiten da batetik bestera eta horrek eten egiten du denboraren eta espazioaren linealtasuna.
Nolanahi ere, badirudi konposizio honek poema baten metrikaren edo musika-lan baten erritmoaren egitura duela. Alex Katzen hitzetan, margotzeak “norberaz kanpoko gauzekin konektatzera garamatza eta horrek, barruan dugun hori kanpora ateratzen du”.
Irudia mihise bakarrean hainbat aldiz zatitzea ohikoa da Pop Artean baina, berez, 1950eko hamarkadan Katzek asmatutakoa da. Beraz, esaten da Pop Art mugimenduaren aitzindaria izan zela Katz, baina hori ezeztatzeko moduan gaude. Mugimendu hura baino lehenago ibili zen Katz. Behin artistak adierazi zuen bera ondoen deskribatzen zuen terminoa “pop aurrekoa” zela, eta gehiago ere esan zuen; bere margolanak “Europako pintura tradizionalari lotuta daudela eta ez Pop Arteari”.