Edukira zuzenean joan

Alex Katz. Hemen eta orain

10:30 (10:30 am), 2006

Info gehiago

Arratsa 1 (Sunset 1), 2008

Info gehiago

Iruzkinak

Erreka beltza 11 (Black Brook 11), 1990

Izenburua:
Erreka beltza 11 (Black Brook 11), 1990
Erakusketa:
Alex Katz. Hemen eta orain
Gaiak:
Artea eta pertzepzioa | Kolorea | Mugimendua | Tamaina | Paisaia | Ingurunea eta natura | Maine
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Katz, Alex

Duela hogei urte baino lehenago hasita, Mainen, Lincolnvillen, duen jabetzatik igarotzen den, etxetik eta estudiotik gertu, errekasto xume bat margotu du beti Katz-ek, han udan egindako egonaldietan. Estatu Batuetan iparraldeen dagoen estatua da Maine; ekialdeko kostan dago. Baso ugari dago bertan eta negua oso hotza izaten da. Udan bakarrik joaten da Alex Katz hara eta azken 60 urteetan ez du inoiz hutsik egin.

Oso izenburu deskribatzaileak aukeratu izan ditu Katzek beti bere lanetarako eta margolan honi, serie honetako beste batzuei bezala, aipatutako errekasto horren izena jarri dio. Katzen arabera, iluna eta itzaltsua delako du “erreka beltza” (“Black Brook” ingelesez) izena errekastoak.

Demagun, une batez, ez ditugula atzeko silueta horiek ondo ikusten, edo ez daudela hor. Horiek gabe, eskuin aldetik datorren ur-jauziak itxura ia abstraktua hartuko luke. Marka zuriak brotxakada azkar batez daude margotuta; asko daude eta ugariago daude urak abiadura hartzen duen tokian.

Serie honetako beste lan batzuetan, inguruko paisaiaren isla ikusten da errekastoan, moztuta, eta horrela, alderantziz ikusten da paisaiaren irudia eta harreman espazial konplexuak sortzen dira.

Erakusketan aurrera egin ahala, serie honetako beste lan batzuk ere ikusiko ditugu. 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen Katz serie hau ontzen. Seriea osatzen duten margolanak hainbat eskalatakoak dira; batzuk txikiak eta intimoak, monumentalak besteak, berak ingurumen- edo giro-paisaia esaten dien horiek. Azken horiek ikuslearen ikus-eremu osoa hartzen dute, badirudi ikuslea margolanaren “barnean” dagoela”, baina artistaren estiloan hain ohikoak diren sintesia eta elementu gutxi eta soilak gordez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

5 ordu (5 hours)

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Urtarrilaren 3a (January 3), 1993

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Arrosa zuriak 9 (White Roses 9), 2012

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Amaren ametsa (My Mother’s Dream), 1998

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

10:30 (10:30 am), 2006

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Erreka beltza 11 (Black Brook 11), 1990

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Arratsa 1 (Sunset 1), 2008

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Isla 7 (Reflection 7), 2008

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Erreka beltza 16 (Black Brook 16), 2001

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago