Edukira zuzenean joan

Alex Katz. Hemen eta orain

Isla 7 (Reflection 7), 2008

Info gehiago

Iruzkinak

Erreka beltza 16 (Black Brook 16), 2001

Izenburua:
Erreka beltza 16 (Black Brook 16), 2001
Erakusketa:
Alex Katz. Hemen eta orain
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Paisaia | Ingurunea eta natura
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Katz, Alex

2001ean eginiko margolan hau Katz-ek inoiz egindako margolanik luzeena da. 9 metro ditu ezker-eskuin eta ikuslea atzera kokatzera behartzen du, lana behar bezala ikusteko. Gertutik aztertzera ere gonbidatzen du ordea, gertutik bakarrik ikusten baitira paisaiaren islaren xehetasunak eta errekastoaren azaleko burbuilak.

Katzek esan zuen “erotzeko zorian” egon zela margolanaren sortze-prozesuan eta ulergarria da hori, hiru ordu eta erdian margotu baitzuen. Hor irudikatzen dugu Katz, bizkor margotzen, mihisearen alde batetik bestera joan-etorrian, Jackson Pollock bezala. Pollock da, hain zuzen espresionismo abstraktuaren artista handienetako bat eta “zuk uste baino bizkorrago margo dezakezu” ideiaren asmatzailea.

Lanaren horizontaltasun nabaria zuhaitz-enborren islek eteten dute. Pintzelkada zabal bakarrez daude margotuta, kolore leun eta lausoak erabilita. Orbantxo argiek ur azaleko burbuilak irudikatzen dituzte eta pentagrama bateko notak balira bezala daude jarrita.

1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen Katz Erreka beltza seriea egiten. Garai hartan, bertan, Katzen lanaren atzera begirako zabal bat erakusgai zegoen New Yorkeko Whitney Museoan.  Whitney Museoak nolabait bere ibilbidearen erdiaren laburpena egiteak pentsarazi zion, halako gertaera garrantzitsuaren ondoren, ea ez ote zen izaera sortzailea alde batera utzi eta bere buruarekin gustura dagoen artista bihurtuko. Erreka beltza sailak bere buruari estudioan ezarritako diziplina berri bati bidea zabaldu zion eta muturreko horizontaltasuna eta are eskala handiagoa ekarri zien bere margolanei. Horrez gain, Katzen lana “abstrakzioaren hizkuntzara” gehiago hurbildu zen. Hain zuzen, hizkuntza hori izan zen, betidanik, Katzen lanaren antolaketa-printzipio nagusia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

5 ordu (5 hours)

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Urtarrilaren 3a (January 3), 1993

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Arrosa zuriak 9 (White Roses 9), 2012

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Amaren ametsa (My Mother’s Dream), 1998

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

10:30 (10:30 am), 2006

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Erreka beltza 11 (Black Brook 11), 1990

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Arratsa 1 (Sunset 1), 2008

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Isla 7 (Reflection 7), 2008

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Erreka beltza 16 (Black Brook 16), 2001

Alex Katz. Hemen eta orain, Iruzkina, 2015

Info gehiago