Alex Katz. Hemen eta orain
Erreka beltza 11 (Black Brook 11), 1990
Isla 7 (Reflection 7), 2008
Iruzkinak
Arratsa 1 (Sunset 1), 2008
- Izenburua:
- Arratsa 1 (Sunset 1), 2008
- Erakusketa:
- Alex Katz. Hemen eta orain
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Sorkuntza artistikoa | Argia | Lan-prozesua | Tamaina | Paisaia | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Katz, Alex
Eguzkia gero eta azkarrago jaisten da zeruan gaua gerturatu ahala eta iluntzeko argitasun-efektu labur horiek harrapatu ezinik ibiltzen dira Katz eta beste margolari batzuk:
“Irudia ikusten dudanean orri baten neurriko zirriborro bizkor bat egiten dut. Argia oso bizkorra da, batez ere iluntzeetan. Hogei bat minutu bakarrik izaten ditut”.
Ondoren, berriro estudiora joan eta zirriborroa handitu egin zuen eta hala sortu zuen margolan monumental hau. Helburu nagusia eguzki-sartzearen une horri denboran iraunaraztea da eta horregatik daude horizontalean jarrita irudiko elementu guztiak, pinuaren enborra izan ezik. Honela azaltzen du Katzek zer bilatzen duen margolan hauek sortzean:
“Hori da margolan baten eta ilunabar baten arteko aldea. Margolana zurekin geratuko da, baina ilunabarra desagertu egiten da”.