Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Info gehiago

Atalak

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Asaldura politikoa nagusi zen gerra arteko garaian, artista estatubatuarren nazioko eta nazioarteko konplexutasunei aurre egiteko ahaleginak, arte amerikarrean aniztasun eta kontraesan handieneko aldietako bat sortzen lagundu zuen. Hogeita hamarreko hamarkadako Depresio Handiak hondatu egin zuen jazzaren garaiko giro oparoa eta gizarte aztoramen handiko uneak sorrarazi zituen, hirietako kultur bizitzan izugarrizko eragina izan zutenak. New Yorkeko artista asko, euren pinturetan abstrakzioa erabili izan zutenak, gai estetikoak alde batera utzi eta injustizia politikoa eta soziala salatzen hasi ziren (Errealismo Soziala) edo Amerikako ikonografia erregionala irudikatzeari ekin zioten (Erregionalismoa). Kasu batean zein bestean, pintoreek behartuta ikusi zituzten euren buruak forma moderno berriak erabiltzera: kolore distiratsuak, forma kubistak eta espazio konprimatuak.

New Yorken, hainbat artista Alfred Stieglitz argazkilariaren zirkuluan bildu ziren. Stieglitz 1915 eta 1935 urte bitarteko arte modernoaren ordezkari izan zen, Arthur Dove-ekin, Marsden Hartley-rekin eta Georgia O’Keeffe-rekin batera. Hala, artista haiek forma abstraktuen bidez naturaren munduan eta espazio arkitektonikoen geometrian bilatu zuten artea berritzeko modua. Talde elitista horretatik kanpo zeuden artistek, berriz, hiriko eszenak irudikatu zituzten gehienbat. Gizartearekin konprometituta zeuden artisten artean nabarmentzekoak dira Harlemgo Errenazimentuari lotutako afroamerikarrak, Archibald J. Motley, Jr., besteren artean.

Artista erregionalistak Estatu Batuak honela irudikatzen saiatu ziren: jende xumea eta eremu geografiko ugari zituen nazioa. Gainera, artistek ez zutela New Yorkeko arte munduarekin zerikusirik izan erakutsi zuten, bertan arte modernoa abstraktua zela uste baitzen. Bigarren Mundu Gerraren (1939–45) ondoren, errealismoa estilo jakin batekin ez ezik, ideologia jakin batekin ere identifikatu zen eta, beraz, hainbat obra propaganda soila egiteko erabili izan zituzten nabarmen. Horren ondorioz, abstrakzioa nagusitu zen modernotasunaren gainerako adierazpide guztien gainetik eta, ironikoki, sinesmen politiko jakin batekin ere identifikatu zen, gizarte demokratiko baten adierazpen askatasunari lotutakoarekin.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago