Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)
Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa
Atalak
Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua
- Izenburua:
- Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta historia | Artea eta emozioa | Lan-prozesua | Tamaina | Bigarren Mundu Gerra | AEB | New York | Sentimenduak
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Dripping | Keinu-pintura | Kolore-eremuko pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- De Kooning, Willem | Pollock, Jackson | Rothko, Mark | Still, Clyfford
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetan AEB nazioarteko superpotentzia bilakatu zen. XX. mendearen erdialdera, abangoardia berri bat sortu zen artean, New Yorken bereziki, eta artista-talde batek oso bestelako norabidea hartu zuen bertan. Gerrak ekarritako krisialdia eta ondorioak Espresionismo abstraktua izena eman zitzaion mugimenduaren oinarrian zeuden. Artista gazte haiek, gizakiaren alde ilunagatik atsekabetuta eta gizadiaren irrazionaltasunaren eta urrakortasunaren jabe zirela, arte abstraktuaren bidez adierazi zituzten euren kezkak, bizimodu modernoaren grina eta eskakizunak aditzera ematen zituzten esanahiak eta edukiak landuz. Gaiari eta teknikari zegokienez onartutako konbentzioak hautsiz, haien obrek psike indibiduala aztertzen dute. Lehen aldiz, artista haientzat sortze-prozesuak hartzen du garrantzi handiena, eskala monumentala duten pinturetan naturaltasun eta inprobisazio handiz mugitzen direlarik. Asmo heroiko horiek agerikoak dira Jackson Pollock-en “jario-pintura” berritzaileetan, Willem de Kooning-en pintzelkada landuetan edo Mark Rothko-ren kolore-eremuetan, gizakiaren sentimendu unibertsalak iradoki eta mundu sekular honetan sakratutasuna berpizten saiatzen diren horietan. Clyfford Still-en mihiseen eskala eta forma irregularrek aurreko mendean hainbat pintoreren inspirazio-iturri izan ziren mendebaldeko paisaia zabalak gogorarazten dizkigute. Espresionismo abstraktuak, sorrarazi eta inspiratu zuen polemikarekin, Iparramerikaren bikaintasuna irudikatzen du, irudi berriekin nazioaren paisaia berezi horretan lehendik erreparatutako kontzeptuari buruz gogoeta eginez.