Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Info gehiago

Atalak

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza erakusketak sortu eta hasierako mendeetan bere nortasuna aurkitu nahian zebilen nazio baten artea aztertzen du. Ameriketako Estatu Batuak XVIII. mendearen bukaeran sortu ziren, independentziaren eta enpresa-ekimenen balio modernoak nazioartean nagusitu zirenean. Historian zehar, herrialde honek dituen berrikuntza idealengatik eta ideal horiek lortzeko aurre egin izan dien erronkengatik harro dagoen artea sortu du.

Erakusketak Iparramerikako esperientziaren irudi osatua bildu du: bere mitoak, ametsak, nahigabeak eta ahultasunak. Kolonizazio- eta hazkunde-aldiak, nazionalismoarenak eta erregionalismoarenak, eta zatiketa- eta kohesio-uneak dira pintura iparramerikarrak kontatzen digun ikus-kondaira. Arte-adierazpide hau zalantzan jarri, ezegonkortu eta zabaldu egin zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, sortzaile garaikideek euren artea adierazteko estrategia kontzeptualak garatu ahala. Oro har, hemen aurkeztutako obrek larritasuna eta konfiantza, kritika eta mirespena, konpromiso politikoa eta apoteosi estetikoa aditzera ematen digute aldi berean.

Meritu artistikoa ez ezik, balio historikoa ere agerian utzi nahi duten obrak dira. Lurjabe aberatsen eta aberriaren fundatzaileen ohorez egindako erretratu kolonialetatik, Mundu Berriko natura harrigarria jasotzen duten paisaietaraino; pintura historiko handietatik, genero-eszena erakargarrietaraino; Urrezko Garaiko ongizatearen ikuspegietatik, Depresio Handia aldiko errealismo sozialeraino; Espresionismo abstraktuaren arrakasta gozakaitzetik, Pop artearen kitsch estilo goraipaturaino eta Minimalismoaren formen soiltasuneraino; arte kontzeptualetik XXI. mendearen hastapenetan pinturara egindako itzuleraraino, Art in the USA erakusketa honek agerian uzten du esperimentu demokratikoaren aniztasun zirraragarria eta berrikuntza.

Lankidetzan antolatu dute The Solomon R. Guggenheim Foundation-ak eta Terra Foundation for American Art-ak.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago