Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Info gehiago

Atalak

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Izenburua:
Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Heriotza | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | AEB | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua | Pop Artea
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Johns, Jasper | Rauschenberg, Robert | Twombly, Cy

Espresionismo Abstraktuaren aurrerabideek eragin sakona izan zuten ondoren sortutako artista belaunaldi berrian. Horien aitzindaria Robert Rauschenberg izan zen bere Konbinatuak (Combines) ezagunekin, margolanaren eta eskulturaren arteko mugak itxuragabetu baitzituzten. “Pinturak artea eta bizitzarekin du zerikusia” ustea oinarritzat hartuz Rauschenbergek indarrean zegoen estetika modernoari erronka egin zion zuzenean. Haren berrikuntzek askotan nahigabetu egiten zituzten artistak eta kritikariak, kultura herrikoiaren zatiak artelanetan sartzeak errezeloak sortzen baitzizkien. Nolanahi ere, Rauschenbergen lanetako eduki narratibo guztiz amerikarrak nazioarteko arte-testuinguruan presentzia eta sentsibilitate amerikarra sartu zuen maltzurkeriaz.

1953. eta 1962. urte bitartean doazen hamar urte horietan Rauschenbergek harreman estuak izan zituen Cy Twombly-rekin eta Jasper Johns-ekin; hiru artista horien arteko ideia-trukea une aparta izan zen Iparramerikako artean Espresionismo Abstraktutik Pop artera doan bitarte horretan. Twombly 1959an Erromara joan zen bizitzera eta bertako antzinateko aztarnak inspirazio-iturri hartu zituen. Han garatu zuen halaber arte, historia eta literatura klasikoekiko zaletasuna. Komodori buruzko bederatzi gogoeta, 1963an burutu zuen margolan-zikloa, Guggenheim Bilbao Museoak erosi berri du eta Aurelio Komodo enperadore erromatarraren bizia du gaitzat. Aurelio Komodo 192. urtean erail zuten enperadore tiranoa eta aldarte aldakorrekoa izan zen, gladiadoreen borroketako indarkeria odoltsuarekiko zaletasuna zuena. Twomblyk heriotzaren gaia orban eta zipriztin gorri bizien bidez irudikatzen du mihise hauetan, odol markak baliran. Orban gorri hauek erraietatik aterata ematen duen antolaerarekin margotu ditu eta kontraste handia sortzen dute mihiseen hondo gris hotzaren gainean marraztu dituen sareta-egiturekin.

Johnsek irudipenarekin eta errealitatearekin jolasteko duen moduak gerora Pop mugimenduak egingo zuenari nolabait aurre hartu zion, sinbolo errazen analisi konplexua egiterakoan. Bere margolanetan Ameriketako Estatu Batuetako bandera behin eta berriz errepikatzeagatik egin zen ezaguna, amets batean etorri zitzaion ideia izanik. Eguneroko objektu ikonikoak gaitzat hartuta egiten zituen koadroek artelantzat definitzeko irizpideak goitik behera aldatzea eskatzen zuten. Izan ere, Johnsek objektu horiek oso modu sotilean aldatzen zituen batzuetan; bestetan berriz, Johnsek irudi bera errepikatu edo ugaritu egiten du mihisean, edo guztiz kontrajarriak diren artefaktuak gainjartzen ditu adimenarentzat ezagunak diren egunerako gauzak erabat pertsonalizatuz.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago