Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Info gehiago

Atalak

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Izenburua:
Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta umorea | Artearen demokratizazioa | Artearen historia | Kontsumoa | Publizitatea | Herri-kultura | AEB
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Lichtenstein, Roy | Rosenquist, James | Warhol, Andy | Wesselmann, Tom

Hirurogeiko hamarkada XX. mendean probokazio handienetakoa sorrarazi zuen aldia izan zen, bai kulturan, bai politikan, bai eta filosofian ere. AEB gizarte industrializatua bilakatu zen, iristeko zegoen informazioaren arorako prestatua. Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, eta berrogeita hamarreko gerra hotzean sortutako hazkunde ekonomiko handiaren ondorioz, indarberritu egin zen kontsumo-kultura.

Hirurogeiko hamarkadako aurreneko urteetan nazioarteko artearen panoraman eta, bereziki, New Yorken eta Los Angelesen sortu, edo hobeto esanda, bat-batean sartu ziren artista batzuek aro komertzial berri horri erantzun zioten. Pop artea funtsean Iparramerikan sortutako mugimendutzat hartu ohi da sarritan baina, izan ere, artista eta teoriko britainiarrak izan ziren lehenak, berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran, Poparen oinarrizko printzipioak eztabaidatu eta formulatzen. Termino hau musikan eta modan ere aplikatu zen, eta bizimodu berezi bat adierazten zuen 1960ko hamarkadako gazteen artean. Hala, garrantzi handiko fenomeno soziologikoa bilakatu zen, mendean aurrera begira gure pertzepzioa zeharo aldaraziko zuena.

Pop arteak epika alde batera utzi eta egunerokotasuna lantzen du, eta handizka ekoiztutako produktuei objektu bakar eta bereziari bezainbesteko garrantzia ematen die, “goi-mailako artearen” eta “herri-kulturaren” arteko mugak zabalduz. Objektu arrunten irudi hotz eta mekanikoak ziren artelanaren gaiak, besteren artean, Andy Warhol-entzat, Roy Lichtenstein-entzat, James Rosenquist-entzat eta Tom Wesselmann-entzat. Sarritan iragarki edo komikietatik zuzenean hartu ohi zituzten gaiak, baina baita jende famatuaren aldizkari, publizitateko hesi, zinema, telebista edo kontsumo-produktuen enbaseetatik ere. Pop artearen irudiak, umorez, argitasunez eta ironiaz aurkeztutakoak, eta zenbaitetan aldarazitakoak, herri kulturaren gorespen nahiz kritikatzat har daitezke.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago