Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)
Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)
Atalak
Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)
- Izenburua:
- Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | AEB
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura | Instalazioa | Performance | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Baldessari, John | Barney, Matthew | González-Torres, Félix | Koons, Jeff | Prince, Richard | Sachs, Tom | Viola, Bill | Walker, Kara
Ameriketako Estatu Batuetako espiritu demokratikoa eta kultur aniztasuna gizarte garaikidearen arte-kontzeptua oraintsu zabaldu duten praktika ugarietan ageri dira. Instalazioa, performancea eta baliabide berriak pinturarekin eta eskulturarekin elkarrizketan aritzen dira eta elkar gurutzatzen dira arte-mota berriak sortzeko. Areto honetan aurkezten ditugun gaur egungo zazpi artistek teknika ezberdinak erabiltzen dituzte Estatu Batuetako bizitzari buruzko elegiak eta azterketak sortzeko. Jeff Koons-ek, asaldaezina den haur-txundiduraren kixote-bilaketan, baikortasun eta xalotasun amerikarraren aipamena egiten du. Koonsek estereotipo horiek erabiltzen ditu gizartean oraindik duten eraginagatik, nahiz eta errealitatearen irudikapen sinplistatzat hartzen diren. Felix González-Torres-ek gozokiekin egiten dituen mendiek artelanak eskuratzearen ohiko modeloei erronka egiten diete, opariaren ekonomia alternatiboa aktibatzen baitute. Bisitariek gozokiak har ditzakete eta honela, bere lanak museo edo erakusketa-areto batek ez edukitzea lortzen du, lanek sakabanatzen direnean lortzen baitute osotasuna. Bill Violaren obrak artearen ideia, esperientzia quasi-erlijiosoa bezala, gauza bihurtzen du tekno-mistizismoa baliabide berriekin elkartuz. Arketipoak eta ikonoak daude Richard Prince-k ateratzen dituen argazki kritikoen azpian. Hauek barre etena eragiten dute pintura jostagarrietako umore deserosoaren bidez. John Baldessari-ri ere dagoeneko existitzen den ikonografia testuinguru berri baten kokatzea interesatzen zaio. Horretarako, fotogramak erabiltzen ditu bereziki, elkarketa probokatzaileekin esanahi berriak sortuz. Matthew Barney-ren Cremaster ziklo epikoak desioaren gatazkak aurkezten ditu fetitxe totemiko eta dotore jantzitakoen bilketa oparoak erabiliz. Kara Walker-en inguruneek, argi proiekzioekin eta siluetekin eginak, amesgaiztoak eta iraganeko itzalak irudikatzen dituzte eta askotan, gerra-aurreko hegoaldeari eta Estatu Batuetako esklabotzari aipamen egiten diete. Tom Sachsen material sinpleen eta aurkitutako objektuen eskuratze anarkikoak kontsumismoa, aginpidea eta kapitalismo modernoa kritikatzen ditu. Adierazpen-sorta honen aurrean, gaur egungo artista iparramerikarrak Ameriketako Estatu Batuak definitzen dituzten mito eta errealitateekin borrokan diraute, aldi berean etorkizunerako sortze-aukera berriak eratzen saiatzen ari diren bitartean.