Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Info gehiago

Atalak

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Izenburua:
Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta politika | Sinbologia | Eszena-generoa | Paisaia | AEB
Artelan motak:
Pintura

Independentzia Gerraren (1775–83) ondoren, nortasun nazionala eraikitzeko premiak bultzatu egin zituen sortu berri ziren Estatu Batuetako hiritarrak iparramerikar izatearen esanahiari buruz eztabaidatzera. Errepublika berrian, arte ederren sustatzaileek objektu ez-erabilgarrien existentzia justifikatu behar izan zuten, objektu horiek demokraziarekin bateragarri ziren sinbolo eta ikur bilakatuz. 1820ko hamarkadan, genero-eszenek —nazioaren garaiko bizitza eta paisaia deskribatzen zuten pinturek— uste sendo bat irudikatzeko modu bat eskaini zieten artista estatubatuarrei eta haien mezenasei, alegia, Estatu Batuak eta bertako hiritarrak zuten askatasun indibidualagatik eta ekonomikoagatik apartekoak zirela.

Iparramerikako genero-pinturek demokrazian bizi zen herrialde bateko gizabanako arruntaren existentzia eta egunerokotasuna goraipatzen zituzten. Genero-pintorearen helburua dibertitzea zen, edota behatzaileak euren buruak edo auzokoenak bizitza arruntaren eta egunerokoaren pasadizoak jasotzen zituzten eszenetan islatuta ikustea. Hala, genero-pinturak kontzientzia nazionala garatzen lagundu zuen herrialdean bizi ziren oso biztanle desberdinen artean.

Amerikako paisaia-pinturek lur basatiak erakusten zituzten egoera puruan, baita mugarik ez duela ematen duen zanpatu gabeko kontinentearen hedadura ere. Gainera, pintura hauek nazioaren etorkizuneko handitasunaren sinbolo ziren eta dotrina politikoan eta teoria filosofikoan inspiratuak zeuden. 1836 eta 1860 urte bitartean, transzendentalismoa —Jainkoa naturari eta gizakiari atxikita dagoela sinestea— nagusitu zen Estatu Batuetako bizitza intelektualean. Mendearen erdialdera, Manifest Destiny-ren (Ageriko Halabeharra) misio ideologikoak —jainkoak aginduta mendebalderantz hedatu eta demokrazia eta askatasuna zabaltzea— herrialdeak kontinente osoan zehar izango zuen hazkundea eta garapena legitimatu zuen iparramerikar gehienentzat.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago