Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Info gehiago

Atalak

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Izenburua:
Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Forma | Gainazala | Geometria | Kolorea | AEB
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Kelly, Ellsworth

1940ko hamarkadaren amaieran hasita, Ellsworth Kelly murrizketa hizkuntza bisual bat sortzen hasi zen, bere ibilbide artistikoan zehar garatu eta fintzen joan dena. Jean Arp, Henri Matisse eta Europako beste artista batzuen eraginaren pean, Kellyk hard-edge (muturreko) abstrakzio estilo berezi bat garatu zuen Parisen lanean ziharduela, Bigarren Mundu Gerraren ostean. 1954an New Yorkera itzuli zenean, edozein eskola edo mugimendu formaletik at zegoen artea sortzen hasi zen ilusionismoaren aurkako filosofia hartu baitzuen, margolanaren parametroak eta honek eskulturarekin zuen harremana aldatuko zuena. Garai honetan, Kellyk gainazal laua eta margotua zuten artelan geometrikoak burutu zituen, zuzenean Espresionismo abstraktuaren gehiegikeria piktorikoei kontrajarriz. Forma eta kolorearen inguruko ikerketa horiekin jarraitu zuen eta ondorioz, forma ugarietako bere panel monokromoak sortzera eta panel batek edo batzuek osatutako konposizioekin (edo antikonposizioekin) esperimentatzera eraman zuten.

Kellyk inguratzen duen mundutik ateratzen ditu “zati” bisualak (habearte erromaniko baten bihurgune zorabiagarria, ilgora, burdin sarea duen leiho bat) eta oinarrizko kolore eta formetan kondentsatzen ditu. Guztiz abstraktuak diren arren, bere formak arkitekturan eta paisaian irakur daitezkeen xehetasunekin oso lotuta daude. “Objektu-piktoriko” araztu hauek beti-bateko teknikarekin eta gainazalik gabe eginda daude, eta pinturaren eta honen testuinguru arkitektonikoaren arteko harreman berri bat ezartzen lagundu zuten. Mihisearen egitura eta forma kolorearen bidez zehaztean (distiragabea, uniformea, keinu kutsurik gabekoa), irudiaren eta atzealdeko planoaren ilusioa desagertu egiten da. Honela, Kellyk margolana eskulturaren mundura eramaten du: kolorea bera da irudia eta horma, atzealdea.

Formen hiztegiari etengabeko garrantzia emanez, Kellyk bere konposizioen mugak zabaltzen ditu areto honetan aurkezten diren artelan berriekin. Erliebea duten bi panel hartu eta koloredun panel bat, “lehen plano” modura, beste zuri baten gainean, “hondo” modura, ipintzen du. Lan guztietan, batean izan ezik, koloredun panelaren forma panel zuriaren kanpoaldeko neurriek ematen diote alde bat edo bitan. Kellyren azken lanek, plano anitzekin, ilusionismoaren aurkako proiektuan sakontzen dute. Honela, forma eta hondoaren arteko harremana ugaritu egiten da, bai bere piezen barnean (erliebezko panelen artean) bai piezen eta hormaren artean.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)