Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)
Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)
Atalak
Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)
- Izenburua:
- Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Mugimendua | Hiri-eszenak | Ash Can Eskola | AEB | Frantzia | New York
- Mugimendu artistikoak:
- Inpresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
XX. mendearen hasierako Estatu Batuetako arteak lehendabiziko aldiz nazioartera heldu zen herrialdea aurre egiten ari zitzaizkion erronkak islatzen ditu. Estatu Batuetako aberastasun sortu berriari esker, artistek eta bildumagileek euren arrastoa utzi ahal izan zuten atzerrian eta erabateko irudi kosmopolita erakutsi ahal izan zuten. Aldi berean, Estatu Batuetan munduko bazter guztietatik etorritako immigrazio masiboak lehen britaniar kolonia gisa zuen nortasuna lausotu zuen, eta nazioartekoenak bihurtu zituen New York bezalako hiriak.
Bizitza modernoaren heroikotasunaren aurrean sorrarazitako lilura berehala zabaldu zen Estatu Batuetako hiritarren artean, kontuan izanik gainera, teknologia modernoen garapena nazioa harro sentitzeko arrazoi zela haientzat. Lurrunontziaren garaia zen hura, herrialdea eta bertako artea munduko gainerako herrialdeetara eta modernotasun globalaren arragoara hurbildu zuen garraiobidearena. Inpresionismoak arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetan, Europan bezainbestekoa edo gehiago, Parisen lan egiten zuten artista iparramerikar ugariei eta Iparramerikako bildumetan gehitzen hasiak ziren pintura inpresionista frantsesen eraginari esker.
Beste teknologia berri batzuek ere, gora egiten hasitako argazkilaritzak adibidez, eragin nabarmena izan zuten artista iparramerikarrengan; izan ere, hasieratik erabili izan zuten pinturaren baliabide osagarri gisa. 1900. urtean, berrikuntza teknikoek, mugimenduzko irudiak adibidez, aukera eman zieten artistei Iparramerikako bizitzako eszenen inguruan egiten zituzten irudi dinamikoak indarberritzeko. Horrek eragin berezia izan zuen New Yorken sortutako hiriko gaietan. Hiriaren eszena inpresionista dotore eta koloretsuen ordez, Ash Can Eskolako pintoreek nahiago zuten hiriaren irudi monokromoa eta bizkorra erakutsi, merkataritzagatik eta immigrazioagatik bereizten zen hiriaren irudia alegia. Pintore haiek ondo ezagutzen zituzten nazioarteko joera modernoak, eta arte modernoari buruz eurek zuten interpretazioan, hau da, soilik iparramerikarra zen arte batean sinesten zuten.