Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Info gehiago

Atalak

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Hirurogeiko hamarkadako eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako New Yorkeko artea gero eta teorikoagoa bilakatu zen eta eskultura pinturaren gainetik, kontzeptua materialaren gainetik eta ideia zentzumenen gainetik gailendu ziren. Pintura berriro agertu zenean, estetika nagusiak gainazal garbi eta monokromoak eskatzen zituen, artistaren eskuak inoiz ukitu ez balitu bezala agertzen zirenak eta auto-erreferentziazko objektu zirela aditzera ematen zutenak. Forma da artisten interes nagusia, batez ere mihisea eta bastidorea, edo objektu gisa dituzten ezaugarriak, Robert Mangold eta Robert Ryman bezalako artisten obretan argi eta garbi ikus daitekeen bezala.

Artista batzuek funtsez ilusionista den pintura gaitzetsi zuten eta nahiago izan zuten objektu eta egitura literalak sortu, hiru dimentsiokoak izan arren, eskulturaren definizio tradizionalarekin bat ez zetozenak. Lan minimalistak, esate baterako Donald Judd-en pilaketen seriea, Robert Morris-en feltrozko obrak eta Dan Flavin-en neon-hodi biluzien instalazioak, oinarrizko formak, material industrialak eta errepikatzen diren moduluen antolamendu ez-hierarkikoa erabiltzeagatik bereizten dira. Obra horiek egoerak dira eskulturak baino, eta giza eskalan eginda daude, ikuslearen pertzepzioa pizten dute espazioan eta denboran, eta pertzepzio horren eta behatzailearen elkarrekintzaren menpe daude osatu ahal izateko. Lawrence Weiner-en obra kontzeptualak zeharo baztertzen du materiaren presentzia, eta baliabide eskultoriko bilakatzen du hizkuntza. Weinerren testu-instalazioek prozesu materialak eta egoera fisikoak deskribatzen dituzte eta, aldi berean, espazioa trazatzen dute. Bruce Nauman-ek hizkuntza erabiltzen duen modua ludikoagoa da, sarritan erabiltzen baititu anagramak letra-multzo arruntetarako esanahi desberdinak sortzeko.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago