Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Info gehiago

Atalak

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Iparramerikako kolonizazioaren aldian europar estiloko pintura gutxi sortzen zen bertako artean. Arte-objektuetan euren tradizioa sustraituta zuten indiar amerikarren kokalekuetako mugan ezarri ziren Europako koloniak. Kolonoen artean Asiatik eta Afrikatik etorritako jende ugari zegoen, eta eurek ere europarra ez zen gustu artistikoa ekarri zuten. Hortaz, aldi hartako arteak kultura desberdinen balioak irudikatzen zituen. Baina, azkenean, Estatu Batuetako historia koloniek Britainia Handiarekin zituzten harremanetan oinarritu zenean, gauza bera egin zuen arteak. Hiritar ospetsuen eskala handiko olio-pinturak, garai hartan Britainia Handiko artean garrantzi handikoak, Iparramerikako artean ere nagusitu ziren.

Hala ere, hasieratik igarri ahal izan zen halako desberdintasun bat. Kolonoen aurreneko erretratuek Ingalaterra Berriko puritanismoaren eragina jaso zuten: pertsonak irudikatzeko zurruntasuna oraindik ere hiritar idealaren kode moral zorrotzaren seinale zen. XVIII. mendean, hasierako balio kolonialak lasaikerian erori ziren eta aberats iparramerikarrek, europarrek bezalaxe, haien luxuzko jantzi eta ondasun materialak erakutsiko zituzten erretratuak nahi zituzten. Estatubatuarrek, ordea, nobleziaren eta boterearen Europako sinboloak saihesten jarraitu zuten, nahiago zutelako merkataritzan eta bildumagintzan lortzen ari ziren guztia iruditan jasotzea.

1776an, koloniek Independentzia Adierazpena aldarrikatu zutenean eta Ingalaterraren aurkako gerra iraultzailea (1775–83) hastean, areagotu egin zen Iparramerikako artea Europako tradiziotik bereizteko nahia. Lider zibilen eta irudi publikoen erretratuek, adeitasuna edo mirespena baino gehiago, nazioaren harrotasuna eta hiritarren grina agerrarazi nahi zuten. Nazioa sortu ondorengo hamarkadetan, puritanismoaren garaitik hain errotuta zeuden demokrazia eta ahalegina bezalako balioak eta, ondorioz, Amerikako bizitzaren alderdi guztiak inspirazio-iturri bihurtu ziren artearentzat.

BESTE ATALAK

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kolonizazioa eta matxinada (1700–1830)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Zabalkuntza eta zatiketa (1830–1880)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa (1880–1915)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Modernotasuna eta erregionalismoa (1915–1945)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Espresionismo abstraktua

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Minimalismoa

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980): Pop artea

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Oparotasuna eta etsipena (1945–1980)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun)

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago

Kultur aniztasuna eta globalizazioa (1980–gaur egun): laurogeigarren hamarkadako pintura

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza, Atala, 2007

Info gehiago