Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Edgar Degas

Info gehiago

Gustave Moreau

Info gehiago

Atalak

Paul Gauguin

Paul Gauguin-ek Europako gizarte burgesaren konbentzionalismoetatik ihesi egiteko ahaleginetan, aurrena Bretainian eta ondoren Hegoaldeko itsasoetako Tahiti uharte zabaleko kultura “soilagoetan” babes hartzen zuen “basapiztia zibilizatutzat” definitzen zuen bere burua. Rodinek eta garai hartako beste artista askok bezala, argazkigintzarekiko errezeloa erakutsi zuen Gauguinek eta baztertu egin zuen fenomeno teknologiko hutsa zelakoan. Hala eta guztiz ere, argazkigintzak garrantzi handia izan zuen Gauguinen lanean.

Izan ere, Picasso-k bezala, artelanen eta arkeologia-piezen argazki ugari bildu zituen Gauguinek. Parisko 1889ko Erakusketa Unibertsalean salgai egondako antzinako kulturen eta kultura exotikoen argazkiek txunditu zuten bereziki. Areto honetan Gauguinek Parisen erosi eta Polinesiara eraman zituen jatorrizko zenbait argazki daude ikusgai, eta argazkiotan ondoko irudiak ikus daitezke besteak beste: Javako Borobudur tenpluko friso eskultorikoak, Partenongo frisoak eta Egiptoko hilobi bateko pintura. Irudi hauetan oinarritu zen aldi polinesiarrean landuko zituen figura- eta jarrera-sorta osatzeko garaian. Gauguinek argazki hauetako jarrerak erabili zituen askotan, era askotako teknikekin uztartuz.

1891ean Tahitira iritsi ondoren, argazkilari kolonialek uharte hartako bizimodu tradizionalaz egindako irudi efektistak deskubritu zituen Gauguinek, gerora argazkilari haietako batzuk bere adiskide bihurtuko zirelarik. Izatez, paradisuko uharte baten argazkien bidezko berreraikitzea da Gauguinen hainbat pintura tahitiar idilikoen irudi-iturri nagusia, europarren esku-hartzearen ondorioz eraldatua izan zen kolonia bateko bizimodu moderno etsigarriak osatutako errealitatea bera baino. Garaiko argazki kolonialetan bertako biztanleak agertzen dira askotan, oihal estanpatuez egindako beren pareu tipikoak jantzita, beren etxola tradizionalen aurrean jarrita edo frutak zintzilika dituzten makilak daramatzatela. Areto honetan ikusgai dauden turismo-postalak, Gauguinek 1890ko hamarkadan ezagutu zitzakeen irudi kolonialen geroagoko kopiak dira. Argazkigintza kolonialak sendotu egin zuen, beraz, Gauguinek Tahiti modernoaz zuen ikuspegi idealizatua, natura oparoz osatutako paradisu aldagaitz eta Polinesiako bizimodu tradizionalaren lekutzat baitzuen uharte hura.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edgar Degas

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edvard Munch

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago