Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Paul Gauguin

Info gehiago

Auguste Rodin

Info gehiago

Atalak

Gustave Moreau

Bere helburu artistikoak lortzen lagundu zion familia aberats batean jaio zen Gustave Moreau eta prestakuntza akademiko ofiziala izan zuen Parisko École des Beaux Arts eskolan. Naturalismoa eta inpresionismoa sortu zen garaian, Moreauren margolanak erromantizismoari lotu zitzaizkion, Biblian eta mitologian oinarritutako gaiak jorratuz.

Berrikitan egindako azterketek agerian utzi dutenez, garrantzi handia izan zuen argazkigintzak Moreauren lanetan eta lan-metodoetan. Bere koadroetan jorratzen dituen xehetasun handiko motibo exotikoak Indiako, Japoniako eta Asia hego-ekialdeko aztarnategi arkeologikoen argazkietatik egindako kalkoetan oinarritzen dira. Argazkiok Parisen egon ziren ikusgai 1873an. Litekeena da hainbat lanetarako erabili zituen argazkiak Moreauk berak eginak ez izatea, eta bere laguntzaile Henri Rupp izatea maisuaren aginduz estudioan posatu zuten modeloen argazkiak egin zituena. Argazki hauek, argizariz egindako maketa baldarretan garatutako ideiak zorrozteko erabiltzen zituen Moreauk. Gero, xehetasun handiko marrazkiak egiten zituen argazkiak oinarritzat hartuz eta, azkenik, neurri handiko pinturak lantzen hasten zen, xehetasun ugariz hornituz. Moreauk egindako beste argazki-manipulazio batean, hainbat ukitu egin zituen akuarelaz eta gouachez Venus izeneko bere margolan baten argazki batean.

Moreauk edo Ruppek argazkien ezkutalekua isilik gordetzea erabaki zuten, eta duela gutxi arte ez da ezkutaleku horren arrastorik izan. Argazkiak gaur egun Moreau Museoa hartzen duen artistaren etxebizitza-estudio zabalean gordeta egon dira, eta erabaki horren funtsa, XIX. mendean zehar oso zabaldua zegoen ideia batean oinarritu zen segurutik: argazkigintzarekiko menpekotasun oro etorkizunean pintorearen irudimen gabeziatzat har litekeela uste zuen ideian alegia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edgar Degas

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edvard Munch

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago