Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Gustave Moreau

Info gehiago

Fernand Khnopff

Info gehiago

Atalak

Auguste Rodin

Konturatzen ez bagara ere, Rodin-en eskultura handien arteko asko eta asko oso ezagunak zaizkigu lehendik ere ikusi ditugun eskultura horien argazkien bitartez, maisuaren zuzendaritzapean eginak guztiak ere.

Auguste Rodinek ez zuen inoiz argazkirik egin, eta bere garaiko pintore eta eskultore askok adinako eszeptizismoa erakutsi zuen argazkigintzaren ahalmen artistikoarekiko. Hala eta guztiz ere, ondo asmatu zuen argazkigintza bere eskulturak ezagutzera emateko baliabide gisa erabiltzen, hau da, merkataritzarako tresna gisa erabiltzen. Rodin izan genuen bere eskultura-lanen argazkiak saldu eta banatu zituzten lehen artisten artekoa, eta batzuetan, argazki horiek bere eskulturen ondoan jarri zituen erakusgai. Geroago, argazkiak erabiliko zituen egiten ari zen lanak eraldatzeko erreferentziatzat, Calaisko hiritarrei eskainitako monumentuaren kasuan bezala.

Rodinek argazkilari askorekin lan egin zuen, baina argazkien alderdi guztiak, angeluak, argiztapena eta hondoa, berak zuzenduz betiere. Eugène Druet argazkilari profesionala Rodinen lanaz egindako argazki guztietan bere izenaren ordez maisuarena jartzera behartu zuten. Stephen Haweis eta Henry Coles bikoteak ere, 1903–4 bitartean Rodinentzat berrehundik gora argazki egin zituztenak, argazki horietatik inongo etekinik ateratzea galarazten zien kontratuko baldintzak onartu behar izan zuen.

Antza denez, Rodinek ez zuen onartu argazkilariaren eragin estetikoa eta independentzia handik denbora luzera arte, hain zuzen ere Edward Steichen-ekin elkarlanean hasi zen arte. Steichenek Rodinen Balzac-i monumentua lanari buruz egindako interpretazio poetikoek bere lan eztabaidagarriarekiko miresmena piztea lortu zuten, nahiz eta aurkeztu zuten egunean, zur eta lur zegoen ikuslegoaren gaitzespena eskuratuta.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edgar Degas

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edvard Munch

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago