Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Alphonse Mucha

Info gehiago

Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard

Info gehiago

Atalak

Franz von Stuck

Franz Von Stuck mende amaierako Alemaniako artistarik ezagunenetakoa izan zen. Ponpeiar estiloko bere etxebizitza-estudio ikaragarria (gaur egun Museum Villa Stuck hartzen duena) Munich hiriko artistaren arrakasta artistikoari eta sozialari egindako monumentua da. Stuck eta bere emazte Mary Lindpainter-en argazkietan, erromatar jantziekin agertzen dira, artistaren mozorro-dantza bohemiar baten oroigarri.

Argazkigintza Stucken artearen zati izan zen. Moreau-k bezala, bere modeloen argazki asko eta asko egin zituen. Modelo hauek kontu handiz kokatzen zituen, osagarri konplexuz apainduta, haiei egindako argazkiak bere behin betiko mihiseen hasierako “zirriborrotzat” erabiltzen zituelarik. Bere alaba Mary, jantzi greko bat jantzita edo Velázquez-en Infantaren erretratu ezaguneko errege-edergarriez apainduta, modelo gisa erabili zuen askotan. Stuckek ukituak egiten zituen argazkien gainazaletan bere konposaketen zenbait alderdi hobetzeko. Berak ere atsegin nabarmenez eta antzerki-jite handiz posatu zuen bere emazte Maryren kameraren objektiboaren aurrean, hurrengo artelanetarako beharko zuen jarrera eta aldarte zehatzekin.

Tilla Durieux aktoreari Zirtzeren paperean egindako erretratu txundigarria, erretratua bera bezain adierazgarria zen argazki-estudio batean oinarritzen zen. Mary kapelu ilunarekin ohartxoz betetako argazki-bilduman hausnartze-prozesuak erakusten dira, eta prozesu horien bidez argazki-estudioak olio-pintura guztiz amaituetan irudikatzen dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edgar Degas

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edvard Munch

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago