Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard
Constantin Brancusi
Atalak
Félix Vallotton
- Izenburua:
- Félix Vallotton
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Lan-prozesua | Nabiak | Johannes Vermeer | Tradizioa
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Bonnard, Pierre | Gauguin, Paul | Vallotton, Félix | Vuillard, Édouard
Félix Vallotton nabiak (“profeta” hebreeraz) izeneko abangoardiako talde frantsesarekiko harremanarengatik da ezaguna gehienbat. Paul Gauguin-en ereduari jarraiki, nabien taldea kolore bizi eta marrazki ausarten manipulazioaren bidez zuzeneko adierazpena lortzen ahalegindu zen, artea kanpo-itxuren antzeratze hutsaren menpe uzten ez zuen esanahiaren berehalakotasuna lortuz horrela.
Kodak kameraren hedapena, “apuntatu eta kliska egin” erraza duena, XIX. mende amaierako klase dirudunaren kultur fenomenoa izan zen. Bonnard eta Vuillard nabien taldeko kideek bezala, Vallottonek ere adiskide eta senideak erabili zituen maiz bere artearen abiapuntu gisa. Beraz, ulergarria da guztiz eguneroko bizimodua argazki batean jasotzea ahalbidetzen zuen baliabide berri harekiko zuen miresmena. Hala ere, Vallottonen bat-bateko argazkiak bere olio-pinturak bezainbesteko xehetasunez prestatuta egoten dira aldez aurretik, eta Europa iparraldeko tradizioko pintura ezagunak irudikatzen zituzten batzuetan. Irudikapen hauen artean, Vallottonek Vermeer-en Farfailgileari buruz egindako irudikapena aipa dezakegu, artistak bere arte-ondarearen zatitzat aldarrikatuko zuena. Batzuetan argazki haiek bere margolanetarako eredu gisa erabili bazituen ere, gehienetan egokitu egin zituen kamerak sortutako argi-itzal indartsuak, zehatz-mehatz kopiatu beharrean. Bere argazkien zehaztasunaren eta konposaketen artifizio agerikoaren arteko tirabirak estilo figuratibo bitxi eta itogarria bezain irudimenezkoa ematen diote Vallottonen lanei.