Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Constantin Brancusi

Info gehiago

Atalak

Pablo Picasso

Pablo Picasso-k argazkigintzarekin izandako konpromiso-mailaren berri duela gutxi ezagutu dugu. Artxibategietan aurkitutako datu berrien arabera, Picassoren Aro Urdineko lanetan ere, kolore matez egindako gainazalak, ingerada lodiak eta koloreen arteko kontraste murritza dutenak, zianotipoak hartu omen zituen oinarritzat, hau da, urte haietan Picasso esperimentatzen aritu zen argazkiak inprimatzeko teknika berezia.

XX. mende hasierako artista askoren antzera, bazter exotikoak eta beste herri batzuetako jendea hango ohiko janzkerarekin irudikatzen zituzten argazkiak bildu zituen Picassok, artista honek margotutako figuren keinu misteriotsu eta jarreretan argi eta garbi antzeman daitekeenez. Bere argazki-bildumaren azterketa xehea eginez gero, ustez dokumentalak diren argazki-irudi hauetako motiboetatik hartutako xehetasun eta jarrerak modu aukeratuan erabiltzen dituela ikusiko dugu, hala nola, beren herriko janzkera duten emakume holandarren irudiak, edota Aljeriako edo Egiptoko pertsonaia exotikoagoen artifizio handiz irudikatutako eszenak.

Mendebaldeko tradizioko pintura ezagunen paper albuminatuzko erreprodukzioek, erabileraren erabileraz higatuak eta apurtuak, Picassoren irudimen aseezina elikatu zuen beste argazki-iturri bat osatu zuten. Picassoren estudioko hormak inoiz apaindu zituzten antzinako maisuen hainbat lanen erreprodukzio monokromo higatuak dituzue ikusgai areto honetan, hala nola, Greco-ren, Leonardo-ren eta Boticelli-ren lan garrantzitsuen argazkiak. Paper albuminatuan egindako erreprodukzio hauek arretaz aztertuz gero, Picassoren artearen iturri zehatzak direla antzeman dezakegu.

Picassok erabilitako argazki-sortaren aniztasunak agerian uzten du artistak era askotako irudien eragina izateko zuen ahalmen eta nahia. Gainera, irudi ugari horiek Picassoren konposaketen egitura sinboliko trinkoaren osagai bihurtuko ziren gerora. Erreferentzia hauen aukerako esanahiaren bilaketan murgilduz gero, bere Aro Urdineko eta Arrosako pintura ulergaitzak interpretatzeko kontzeptu-eremua aurkituko dugu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edgar Degas

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edvard Munch

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton