Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Auguste Rodin
Medardo Rosso
Atalak
Fernand Khnopff
- Izenburua:
- Fernand Khnopff
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Alexandre
- Mugimendu artistikoak:
- Sinbolismoa
- Teknikak:
- Pastela
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Khnopff, Fernand
Fernand Khnopff artista belgikarra sinbolista prototipikotzat har daiteke. Bruselako bere lantegi-etxebizitza dotorearen bakardade goxoan, fintasun tekniko handiko lanak sortu zituen Khnopffek. Artista honen lanak estatiko eta ameslaritzat jo izan dira askotan, eta estetika sinbolistaren ezaugarri diren indar psikologiko handia eta maiz entzun ere egin daitekeen hedadura dute. Isiltasunari buruzkoa (Du Silence) izeneko lanean adibidez, hatz erakuslea ezpainetan duen erdiko irudiak ahoskatutako soinu baten ideia ematen du aditzera hatz horren bidez, ikusten eta entzuten denaren arteko sinkronizazioarekin jolastuz.
Agian bere lanaren misterioa babestearren, argazkigintzarekiko menpekotasun oro ukatu zuen Khnopffek. Hala ere, artista hil ondorenean bere estudioan aurkitutako argazki-ekipo sofistikatu batek gezurtatu egiten du bere jarrera hori. Artistak bere arreba Marguerite-ren argazki ugari egin zituen, jantzi eta eszenatoki konplexuetan kokatuta batzuetan. Irudiok Khnopffen pintura adierazgarrien eta bere pastel leun eta eztien oinarria osatzen dute.
Khnopffek bere margolanetako batzuen argazkiak egiteko eskatu zion Alexandre argazkilariari, eta ondoren ukituak egin zituen argazkiotan pastelak eta klariona erabiliz, lan “berri” hauetan bere sinadura gehituz.
Bestalde, Khnopffek bere jaioterri Brujasi buruz egindako irudi ugari ez ziren toki misteriotsu honetara egindako ikustaldietan oinarritu, haurtzaroko oroitzapenetan eta, bereziki, Georges Rodenbach-en Bruges la Morte izeneko eleberri sinbolistaren 1892ko argitalpenean agertzen ziren argazkietan baizik.