Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Medardo Rosso
Alphonse Mucha
Atalak
Edvard Munch
- Izenburua:
- Edvard Munch
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Espiritualtasuna | Bella Edwards | Eva Mudocci | Friedrich Nietzsche | Subkontzientzia
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Munch, Edvard
Edvard Munch-en artea garai postindustrialari lotutako psikosiaren adierazletzat jo izan da. Mende amaieran deskubritutako inkontzientearen ahalmenaren gaineko uste osoa zuen artista honek, eta bere ezkutuko emozio-mundua hartu zuen egiten zituen margolan eta argazkien gaitzat. Askotan, bere begirada sarkor berezia islatzen saiatzen da, objektibazio ia klinikoa lortuz.
Antza denez Munchek erosotasun handiz erabiltzen zuen kamera. Argazkiak ateratzen aritzen zen etengabe, arte-helburuetarako argazkietako irudiak gaizki fokatu edo manipulatzeko aukerek nabarmen liluratuta. Bere zenbait erretratuk 1930 inguruan jasandako begietako arazo larri batek eragindako nolabaiteko kezka islatzen omen dute. Munchek argazki-bildumak osatu zituen era berean, horien artean carte de visite delakoen multzoa (argazkiz egindako bisita-txartelen antzekoak) nahiz bere margolanetako batzuetarako erabili zituen posta-txartelena. Nietzsche filosofo handiari egindako erretratuan, adibidez, saltzeko egin ziren argazki oroigarriak hartu zituen oinarritzat. Eva Mudocci-ren eta Bella Edwards-en grabatu esplizitu eta efektista neurri handiko argazki handi batean oinarritua dago. Estudioan egindako bere modeloaren argazki batean, mistizismoak sortzen zuen interesaren eraginez mende amaieran oso zabalduta zeuden izpirituen argazkien “mamu-itxurako” irudi ilunak gogora dakarren beste emakume baten irudi nahasia tartekatuta dago halaber.