Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Félix Vallotton

Info gehiago

Pablo Picasso

Info gehiago

Atalak

Constantin Brancusi

Izenburua:
Constantin Brancusi
Erakusketa:
Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Gaiak:
Argazkigintza | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Memoria
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Arte Abstraktua
Artelan motak:
Argazkia | Eskultura
Aipatutako artistak:
Brancusi, Constantin

Eskultura abstraktuaren aitzindaria izanik, XX. mendean eragin handiena izan zuen eskultoreetako bat dugu Constantin Brancusi. Artistaren hitzak sinestuz gero, hainbestekoa zen bere arterako grina, jaioterritik, Errumaniatik, Pariseraino oinez joan zela. Artistak berak bere buruaz sortutako irudia, jeinuzko gizona, zakarra, eta bere burua berak prestatutakoa, agerian gelditzen da bere argazki-autorretratu askotan, horietako batzuk areto honetan ikusgai ditugunak. Bere laneko jantziek, orrazkera nahasiak eta begirada zorrotz bezain sarkorrak gizabanako baztertu eta bakartia erakusten digute; hau da, abangoardiako artistaren estereotipoa.

Brancusik bere argazkiak ez zituen inoiz eskulturen moduan sal zitezkeen artelantzat hartu. Bere estudioan egin zituen argazkiak eskulturari, alegia, bere bitarteko kuttunenari, ematen zion ikuspegiaren funtsezko zatia izan ziren. Brancusik eskultura jakin batek argazkietan har zezakeen itxura aldatu egiten zuen angeluaren, argi-ilunaren edo metalean islatutako argiaren eztandaren arabera. Artistaren argazkiak, lantzen ari zen lanak berritxuratzeko balio izan zuten halaber, eta batzuetan abstrakzio erradikalagoa emateko ere, Mademoiselle Pogany-ren bertsio ugarietan antzematen denez. Brancusiren estudioko bat-bateko argazki ugariak talde-erretratuen modukoak ziren, eta bere lantegian oraindik “bizi” ziren piezen alboratze kalkulatuaren bidez erretratuon esanahia aldaraz zezakeen. Argazkiok bere eskulturen presentzia gordetzea ahalbidetzen zioten Brancusiri, baita lanok bere estudiotik irten ondorenean ere, Larrutua (L’Écorché) izeneko estudioko argazkian edo Zutabe amaigabea kokatuta zegoen gune zehatzeko argazki ugarietan bezala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edgar Degas

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Edvard Munch

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Atala, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard eta Édouard Vuillard